[itzul] discussant

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Urt 22, 12:10:54, CET 2007


Bada, bai, agian 'dinamizatzaile' ere kontuan hartu beharko dugu. Proposamenen artean sartuko dut. Mila Esker Miren. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Miren Ibarluzea Santisteban
Enviado el: lunes, 22 de enero de 2007 11:56
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] discussant



Egun on:

Nirea agian burugogorkeria izango da... Dena den, eta beti ere uste apalean,
"dinamizatzaile" hitzari egoki deritzat. Dinamizatzaile / moderatzaile
ezberdinketa egin daiteke, hitz bakarra da, eta google-en bilaketa eginez
gero, inoiz zuek aipatutako esanahiarekin erabili izan dela ikusiko duzue.

Ondo izan

Miren





El 22/1/07 10:09, "z-nikolas a bildua ej-gv.es" <z-nikolas a bildua ej-gv.es> escribió:

> Egun on:
> 
> Oraindik ere, bueltaka gabiltza discutant horrekin. Onartu behar dizuet
> iritzi gehienak 'eztabaida-eragile" jartzearen aldekoak direla, baina
> niri -nire burugogorkeriaren ondorioa izango da akaso- Laxarok
> aipatutako 'eztabaikari' hori ez zait gaizki iruditzen.
> 
> Orotarikoan begiratuta, 'polemista'-ren ordaina dela dio eta
> 'eztabaidazale'ra bidaltzen gaitu. Hori dela-eta, gure artean batzuek
> kutsu negatibo edo peioratibo hartzen diote.
> 
> Nire uste apalean (oso apala,izan ere), ordea, eztabaikarik eta
> eztabaidazalek bi atzizki ezberdin dituzte eta atzizki bakoitzak hitzari
> esanahi ezberdina ematen dio. 'Eztabaidazale'-ri kutsu negatibo bat
> hartzen badiot ere (eztabaidarako zaletasuna duena), 'eztabaidakari'-k
> -ari atzizkiaren bidez osatuta dago (merkatari, dendari, hizlari...) eta
> hitz horietan guztietan ez dut nik kutsu negatiborik ikusten.  Gainera,
> Orotarikoan azaltzen diren adibideetan 'eztabaikari alperrikako'
> azaltzen da, hau da, izen-lagunez osatuta, eta izen-laguna da nire ustez
> kutsu negatiboa ematen diona.
> 
> Onartzen dizuet niri discutant hori hitz batean ematea gustatuko
> litzaidakeela, eta agian gehiegi tematzen ari naiz horretan.
> 
> Iritzirik baduzue horretaz?
> 
> Aldez aurretik eskerrik asko. Zelai
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Laxaro Azkune
> Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 10:47
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] discussant
> 
> Orotarikoan 'eztabaidazale' eta 'eztabaikari' badatoz baina ez dakit
> gauza
> bera ote diren.
> Laxaro
> 
> 2007/1/18, z-nikolas a bildua ej-gv.es <z-nikolas a bildua ej-gv.es>:
>> 
>> Bai, guk horrela ipini dugu, eztabaida-sustatzailea, eta besterik
> ezean
>> horrela utziko dugu. Hitz batean ezin daiteke eman, ezta?
>> 
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON)
>> Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 10:18
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] discussant
>> 
>> 
>> Eztabaida(-)eragile/sustatzaile
>> 
>> itziar
>> 
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
>> Enviado el: jueves, 18 de enero de 2007 9:43
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] discussant
>> 
>> Egun on:
>> 
>> Jardunaldi batzuk prestatzen gabiltza eta moderatzaileaz gain,
>> "discussant" bat egotea aurreikusten da.
>> 
>> "discussant" hori gaian aditu den pertsona bat da. Bere zeregina
>> hitzaldiak eta gero egingo den eztabaida piztea eta bideratzea da.
>> 
>> Nola deituko zeniokete "discussant" horri euskaraz?
>> 
>> Niri "ikamikatzaile" datorkit burura, baina ez dakit ondo eratuta
> dagoen
>> hitz hori. Zer deritzozue?
>> 
>> Aldez aurretik, eskerrik asko.
>> Zelai Nikolas
>> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago