[itzul] Euskal itzulpen memoriak munduan: Wordfast

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Urt 25, 07:40:27, CET 2007





Memoriak EIZIErenak dira. Memoriok zure diskoko memoria nagusian txertatuta
badituzu, alferrik joko duzu besteetara (berdin-berdinak direlako). VLTM
laguntzailearekin erabiltzeko asmoz sarean jarrita dauden memorien helburua
da Internet bidezko sare birtual bat eskura jartzea hala behar duten euskal
itzultzaileentzat. Demagun atzerrian zaudela: nahikoa izango zenuke ezein
ordenadoretan Wordfast eta VLTM edukitzea euskal memoria bat kontsultatu
ahal izateko. Bakarka edo talde txikian diharduten itzultzaileok ere,
Euskal Herrian bertan egonda, hor dugu denok batera eta elkarrekin lanean
jarduteko modu bat.

Wordfasten menu nagusian:

a) TM alorrean, VLTM aukerara jo beharko duzu

b) VLTM address aukera zapalduta, helbide hau agertuko zaizu (edo zerorrek
idatzi beharko): www. wordfast.net

c)  Workgroup ID aukeran, hau da pasahitza: rfu1%JNWJT

Eta aurrera!

Oharra: Internet lotura proxy edo firewall edo antzekoren batetik pasatzen
bada, baliteteke arazoren bat egotea memoriara jotzeko orduan.




Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago