[itzul] Euskal itzulpen memoriak munduan: Wordfast

garbine mendizabal euskara a bildua ordizia.org
Ost, Urt 24, 10:07:28, CET 2007


Kaixo Karlos, oso ondo esplikatzen dituzu gauzak, baina horretarako
zerbaiten idea eduki behar da Ni, hain traketsa izanik gauza hauetarako, eta
hainbesteko beldurra ematen dit ordenagailuan aldaketak egiteak, mesede bat
eskatzera nator.
Esango al didazu, ume bati bezala, zer egin behar dudan memoria hori
eskuratzeko?
Denbora duzunean, eskertuko nizuke.
Garbine

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: miercoles, 22 de noviembre de 2006 10:03
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Euskal itzulpen memoriak munduan: Wordfast






Wordfast programaren erabiltzaile garen euskal itzultzaileok laster izango
dugu memoria bat (EIZIEk sarean jarritakoa) espazio birtualean, hala nahi
dugun  guztion artean hura BATERA eta edonondik erabiltzeko, ezelako
zerbitzaririk gabe, nahikoa delako ADSL lotura izatea. Hartarako VLTM
modulu txikia ere instalatu beharko duzue (doan deskargatzen da Wordfasten
wen gunetik)  eta dagoeneko definiturik dagoen euskarazko taldearen PIN zk.
idatzi. Hemendik egun batzuetara indarrean egongo da doako zerbitzua. Alta
eskatu eta aurrera! Dagoeneko zuen pasahitza eskatzea duzue eta bi egun
barru-edo memoria erabiltzeko prest izango da!

Taldearen PIN zenbakia 1234 da.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago