[itzul] altua/handia

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Aza 5, 14:52:47, CET 2007


> Niri ere ondo iruditzen zait zenbait magnituderekin "altu" erabiltzea, 
> baina ez zait ezinbestekoa iruditzen.

Alfontsoren esanak hitzez hitz izenpetzen ditut, besterik ez nezake 
egin, berak baitaki nik baino askoz gehiago.

Alabaina, testuinguru batzuetan «altu/baxu» ezinbestekoa ez izateaz 
gainera, beste batzuetan haien analogiaz jokatuta erabilera okerrak 
sortzen dira: administrazioaren esparruan, «lansari altu/baxu» adibide.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago