[itzul] altua/handia
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Aza 6, 11:38:27, CET 2007
Gotzon Egia <gegia a bildua ...> writes:
>
> > Niri ere ondo iruditzen zait zenbait magnituderekin "altu" erabiltzea,
> > baina ez zait ezinbestekoa iruditzen.
>
> Alfontsoren esanak hitzez hitz izenpetzen ditut, besterik ez nezake
> egin, berak baitaki nik baino askoz gehiago.
>
> Alabaina, testuinguru batzuetan «altu/baxu» ezinbestekoa ez izateaz
> gainera, beste batzuetan haien analogiaz jokatuta erabilera okerrak
> sortzen dira: administrazioaren esparruan, «lansari altu/baxu» adibide.
>
Ados nago altu/baxu izenondoak batik bat tenperatura hitzari dagozkiola
erabiltzea gomendatzearekin. Energia Hiztegian
(http://www.eve.es/energia/index.html) tenperatura-rekin baino ez genituen
altu/baxu erabili (esaterako, 'presio handiko ur-lurruna', 'vapor a alta
presión'). 'Altu' eta 'baxu' izenondoak' tenperatura' hitzarekin soilik
erabiltzea proposatzekotan nengoen, baina, badaezpada ere, hobe kategorikoegia
ez izatea.
Gogorarazi nahi nuke kasu batzuetan 'goi-' eta 'behe-' ere erabiltzen direla,
batik bat terminoetan ('tenperatura' eta 'presio'-rekin behintzat bai).
goi-presioko sodio-lurrunezko lanpara (http://www.eve.es/energia/index.html)
behe-presio (Euskalterm)
behe-presio isobariko (Euskalterm)
Interneteko adibideak (CorpEus erabiliz:
http://www.corpeus.org/cgi-bin/kontsulta.py).
Izotz Aro Txikia - Wikipedia, entziklopedia askea.
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Izotz_Aro_Txikia> (1)
...n ustez XVI. eta XIX. mende erdi artean gertatu zen. Hurrengo datetan
nabarmenak antzematen dira: 1650, 1770 eta 1850. Haien artean beroald...
Izotz Aro Txikia - Wikipedia, entziklopedia askea.
Nafarroako Aldizkari Ofiziala 25 Zenbakia - Data: 26/02/2007.
<http://www.cfnavarra.es/BONE/072/F0701289.htm>(1)
...te sistemak prestatzeko denbora (hala egin behar bada), eta hasierako
iristeko beharrezko denbora, lanak hala eskatzen badu.
Biogasari balioa ematea (PDF)
<http://www.gipuzkoa.net/san-marcos/pdf/MSM2006/19-24.pdf> (1)
...dos y postenfriados. POTENTZIA INSTALATUTA/ POTENCIA INSTALADA - 2 MW
ZUZIA / ANTORCHA DE ALTA TEMPERATURA - Motorrak modu programatuan gel...
PORTADA TIMSS 2003 eusk (PDF)
<http://www.isei-ivei.net/eusk/argital/TIMSS2003euskadieusk.pdf> (1)
...antzun zuzena emateko ikasleek jakin beharra dute Venusen gainazaleko
ondoen azaltzeko hauxe adierazi behar dutela, atmosfera honetan karbo...
Musikaren arloan ere, 'altu' eta 'baxu' erabili ohi dira agudo / aigu / high-,
treble eta grave / grave /l ow-, bass adierazteko. Uste dut batzuetan 'goi-' eta
'behe-' ere erabil daitezkeela. Esaterako, 'high/low register' adierazteko,
'goi-/behe-erregistro'.
Antton
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago