[itzul] altua/handia

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
As, Aza 6, 13:01:13, CET 2007


Ohartu naiz (Alfontsoren, Gotzonen eta Anttonen
erantzunekin), "altu"ren kontrako presioa "baxu" dudala...
Koxka pare bat estuago hartuko dut berriz (garai batean
zorrotzago izan nintzen). Beraz, "gaixotasun-indize handia",
"goi-tentsioko linea" (gero ikusi nuen Euskaltermen) eta
abar. Ez dut uste merezi duenik biltzen ari nintzen adibide
zalantzazkoak ateratzea.

Diruaren inguruko kasu batzuez galdetu behar dizuet, hala
ere. Irakurri dut "korritu handiak" Ereduzko Prosa Gaur-en,
eta "interes handiak" esatea ere egoki da guztiz (beste
gauza bat ere izan daiteke hori), baina prezioak zer izaten
dira? "Prezio handia(k)"? Irakurri edo entzun izan dut
"prezio garestia(k)", eta dudan gelditu.

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago