[itzul] ER: altua/handia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 6, 15:24:22, CET 2007


Oso interesgarria. Baina orain korapilo bat gehiago egingo dut ea
askatzerik badagoen. Galdera da: hori hala da gora (altu) eta behera
(baxu) irudia egiten dugulako ala irudi hori beste hizkuntza batean egin
eta guk haien emaitza hartu dugulako? Ez da galdera erretorikoa, ez
dakit erantzuna zein den.

Izan ere, irudia guk egina bada (edo hartu duguna irudia bera bada)
tenperatura altua nahiz tenperatura garaia edo tenperatura gora esan
genezake (cf. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan "altu izond. 'garaia,
gora'."). Aitzitik, inork egindako irudikapenaren emaitza jasotzen
badugu ('alta/haute' eta 'baja/basse'), orduan tenperatura altua eta
tenperatura baxua izango dira.

Hau da, nire iritziz, tenperatura altua baietz baina tenperatura garaia
edo tenperatura gora ezetz, ezinezkoa dela, esaten badugu, orduan
aitortu behar dugu ez gabiltzala irudia edo irudikapena euskaraz egiten.
Erdararen prozesuen emaitzak besterik gabe mailegatzen baizik.

Jon
 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: martes, 06 de noviembre de 2007 13:53
Para: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: [itzul] ER: altua/handia

Orain arte isilik egon naiz, baina Patxiren zalantzekin bat nator ni.
Ez,
noski, ukatzeko "handi/txiki" nahiz "asko/gutxi"rekin gehienetan ederki
molda gintezkeela, baina bai "altu/baxu" bikotearen egokitasuna
aldezteko,
muga jartzen zail izanik ere ("baxu" mailegu nabarmena da, eta
itsusiagoa
batuzko ortografia horrekin, baina zer egingo zaio).

Izan ere, iruditzen zait berez hiztunoi natural eta egoki irteten
zaigunari
iheska gabiltzala hor, are "prezio garesti" bitxi horren modukoetara
jotzeraino, "prezio handi"k huts egiten digula ikusi ondoren.

Nire ustez (eta ez didazue ukatuko, behingoz, logika apur bat), prezioek
(presioek, tenperaturek, indizeek...) gora eta behera egiten badute,
egokia
da, guztiz, irudikapen beraren arabera, altu edo baxutzat hartzea.
Areago,
termonetroarenaren moduko eskala finkoz baino areago zerbaiten eboluzioa
(edo, hain zuzen, denborarekin duen gora eta behera) izanik oinarrian
dagoena, kotizazioen bilakaera-taulen ereduan (edo, nahiago bada,
pentagramarenean).

Bestela, handi/txikiaren bidetik, zerbaitek gora edo behera egiten duela
esan beharrean, handitu/txikitu edo areagotu/gutxitu dela esaten hasi
beharko genuke, koherentziaz.

Jakina, "jatorrena" beste bidea izan liteke, baina bide jator
horretatik,
ezingo genuke irudikapen dinamiko hori bildu (modernoegia delako,
nonbait,
euskararentzat). Alegia, ez dela esapidea soilik auzi, irudikapena bera
baizik.

Hala ere, gustura jarraituko dut nire iritzi honen kontrako argudioak
entzuten.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: asteartea, 2007.eko azaroak 6 13:01
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] altua/handia


Ohartu naiz (Alfontsoren, Gotzonen eta Anttonen
erantzunekin), "altu"ren kontrako presioa "baxu" dudala...
Koxka pare bat estuago hartuko dut berriz (garai batean
zorrotzago izan nintzen). Beraz, "gaixotasun-indize handia",
"goi-tentsioko linea" (gero ikusi nuen Euskaltermen) eta
abar. Ez dut uste merezi duenik biltzen ari nintzen adibide
zalantzazkoak ateratzea.

Diruaren inguruko kasu batzuez galdetu behar dizuet, hala
ere. Irakurri dut "korritu handiak" Ereduzko Prosa Gaur-en,
eta "interes handiak" esatea ere egoki da guztiz (beste
gauza bat ere izan daiteke hori), baina prezioak zer izaten
dira? "Prezio handia(k)"? Irakurri edo entzun izan dut
"prezio garestia(k)", eta dudan gelditu.

Patxi




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago