[itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
As, Aza 20, 11:24:05, CET 2007
Bide beretik, oraingoz, "praktikoena" idatzi estandarrean beti "-eko" jartzea eta berbetan libre, ezta?
Begira, adibidez, zer dioen oin oharrak, Euskaltzaindiaren 150. arauan, Arabako "Asparrena" izenaren inguruan:
<<9 Gogoratu behar da Asparrena izenaren bukaerako -a artikulua dela. Hortaz, Udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Asparrena,Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste
determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea, Asparren osoan, Gure Asparren hau...
Beraz, ez bedi erabil: Asparrengo, Asparrendik, Asparrenen.>> (azpimarra, nirea)
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 11:08
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Bai, nik uste.
Beste galdera bikoitz bat nik: -ko(-go) ala -(e)ko erabakitzekotan, zer?;
bi bideak utzi baina bakoitzak (hor bai) koherentzia zaindu?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago