[itzul] ER: ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 20, 11:42:58, CET 2007
"Asparren(a)" horrena oso kasu berezia da, bistan denez, eta ez dut uste
horretan oinarritu gaitezkeenik.
Nik, toponimo ez oso ezagunekin berezik, abantaila praktiko bat ikusten
diot, aukeran, epentesirik gabeari, bestean e hori izenaren partetzat har
baitaiteke: Urraitzeko (Urraitz ala Urraitze?), Bulumbameko (Bulumbam ala
Bulumbame?)... (Ikusi, bestalde, "Paris(e)ko")
Jakina, marratxo batek argi dezake hori, baina batzuk ez zatere oso zaleak,
ezta?...
(Bai, touché, argudio berak berdin balio du -(e)ra moldearen aurka, baina
aipatua dut garbiago dela hor molde hori erabileran nagusi -a soilaren
aldean, eta, nolanahi ere, aitortua dut ez dudala ikusten simetriaren bat
hautsi gabeko konponbide egokirik).
Bestalde, "Zarautzeko", "Usurbileko" eta "Iruneko" eginez gero (idazteak
berak ere min ematen dit belarrian), "Zarautzetik", "Usurbiletik" eta
"Irunetik" ere egin beharko da, ezta? ("Zarautzera", "Usurbilera" eta
"Irunera" ez zaizkigu hain gogor egiten -a darabilgunoi ere; ez niri
behintzat).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Berasategi Zurutuza,
Joxe M.
Bidalia: asteartea, 2007.eko azaroak 20 11:24
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Bide beretik, oraingoz, "praktikoena" idatzi estandarrean beti "-eko"
jartzea eta berbetan libre, ezta?
Begira, adibidez, zer dioen oin oharrak, Euskaltzaindiaren 150. arauan,
Arabako "Asparrena" izenaren inguruan:
<<9 Gogoratu behar da Asparrena izenaren bukaerako -a artikulua dela.
Hortaz, Udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea:
Asparrena,Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko, Asparrenetik,
Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste
determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren maitea,
Asparren osoan, Gure Asparren hau...
Beraz, ez bedi erabil: Asparrengo, Asparrendik, Asparrenen.>> (azpimarra,
nirea)
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 11:08
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Bai, nik uste.
Beste galdera bikoitz bat nik: -ko(-go) ala -(e)ko erabakitzekotan, zer?;
bi bideak utzi baina bakoitzak (hor bai) koherentzia zaindu?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago