[itzul] ahal

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 13:55:48, CET 2007


Zuzena da.  <<Ezagutzen ahalko dute>> ekialdeko erabilera da eta  <<Ezagutu
ahalko dute>> mendebaldekoa. Euskara Batuan biak dira onargarri.

2007/11/21, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>:
>
>
>         Galdera bat:
>
>         <<Ezagutzen ahalko dute>> zuzena da?
>
>         EGLUn esaten dena txarto ulertu ez badut, <<ahal>> aditz modalaz
> baliatzen garenean, aukeran dago aspektu marka modalari berari jartzea,
> mendebaldean egiten dugun moduan (etorri ahal da), edo aditz nagusiari
> jartzea (etortzen ahal da).
>
>         Orduan, <<ezagutzen ahalko dute>> okerra da? Aspektu marka bi
> dauzka. Hori ezinezkoa da, ezta?
>
>         Niri oso arrotz egiten zaizkit <<etortzen ahal da>> erako
> perifrasiak, eta, badaezpada, nahiago dut baten batek argitzea.
>
> Asier Larrinaga
>



-- 
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago