[itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abe 7, 10:21:27, CET 2012


Alegia, beste hizkuntzetan bezala euskaraz adjektibo graduatzaileen
eskaintza zabal bat edukitzea mendetasuna dela? Zergatik ote da euskara
ustez jatorrari atxikitzearen aldekoek hainbestetan sorburu-testukoa baino
espresio zehazkabeagoak proposatzen dituzuela?

Mahatsak heldu gabe ote daude, fabulan bezala?

Xabier

<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 09:32):

> Nire iritzia baino ez da...baina nik askotan pentsatzen det moderada/a
> hori esatea edo ezer ez esatea gauza bera dela... Alegia, viento moderado y
> fuerte esateko, nik euskaraz zera esango nuke: haizea (...) eta haize
> zakarra.
>
> Berdina pentsatu izan dut leve eta grave hitzekin: hor ibiltzen gara
> arau-hauste arinak (!) eta halakoak jartzen, baina ez dakit ez ote den
> gaztelaniazko graduazioa imitatu nahiak eragin digun erredundantzia edukiz
> hutsa. Kasu horretan ere, haizearen adibidean bezalaxe, ez al da berez
> nahikoa hau? Infracción leve y grave esateko: Arau-haustea (...) eta
> arau-hauste larria edo oso larria edo dena delakoa...
>
> Agian, behin batean, legelari castellano batek arau-hausteak mailakatu
> nahi zituen. Horretarako, paragrafo orokorra sortu zuen, "Infracciones" eta
> horren azpian hasi nahi zuen sailkapena, baina, klaro, maila adierazi behar
> zuenez, ezin hasi paragrafoko tituluaren pareko hitz "neutroa" erabiliz, o
> gradua adierazi behar, asieske.... Hor hasi zen dena, eta gero lau
> haizeetara zabaldu, eta orain gu, beti bezala atzetik, eta arrastaka.
>
> Hala bazan edo ez bazan...
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
> Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 9:24
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte
>
> >> Ba al dakizue nola esaten diren "moderada" eta "fuerte" horiek, edo non
> aurki dezakedan horrelakoen itzulpena?
>
>         Hemen: http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/kontsultak/
>
>         Euskalmetek darabilen terminologia guztia dago jasota.
>
>         Kontsultak banan-banan egin ditzakezu, baina zerrenda osoa nahi
> baduzu, Gaia (1) eremuan aukeratu "Zientzia eta teknika", eta Gaia (2)
> eremuan aukeratu "Meteorologia".
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121207/c0da4394/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago