[itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte

o-lertxundi a bildua ivap.es o-lertxundi a bildua ivap.es
Or, Abe 7, 10:27:28, CET 2012


Moderada hori ez zait oso zehatza iruditzen niri, ez det uste ezer zehazten duenik, ez eskaintza zabala denik. Mendetasuna da, nire ustez, besteek egiten dutena egiteagatik, gutxiago ez izateagatik, ezer gehitzen ez duten hitzak eransten hastea. Nire iritzia, esanda bezala. 

 

Agian besteen mahatsak daude helduegi...

 

Oraintxe bururatzen zaizkidan mahats pasa batzuk: el responsable-tik, la persona responsable, eta euskaraz, orain, ardura daukan pertsona.... Ez da kasu bera, jakina, baina antzekoa bai, ez? 

 

Nik esandakoa gogoeta hutsa da...

 

 

________________________________

Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 10:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte

 

Alegia, beste hizkuntzetan bezala euskaraz adjektibo graduatzaileen eskaintza zabal bat edukitzea mendetasuna dela? Zergatik ote da euskara ustez jatorrari atxikitzearen aldekoek hainbestetan sorburu-testukoa baino espresio zehazkabeagoak proposatzen dituzuela?

 

Mahatsak heldu gabe ote daude, fabulan bezala?

 

Xabier

<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 09:32):

Nire iritzia baino ez da...baina nik askotan pentsatzen det moderada/a hori esatea edo ezer ez esatea gauza bera dela... Alegia, viento moderado y fuerte esateko, nik euskaraz zera esango nuke: haizea (...) eta haize zakarra.

Berdina pentsatu izan dut leve eta grave hitzekin: hor ibiltzen gara arau-hauste arinak (!) eta halakoak jartzen, baina ez dakit ez ote den gaztelaniazko graduazioa imitatu nahiak eragin digun erredundantzia edukiz hutsa. Kasu horretan ere, haizearen adibidean bezalaxe, ez al da berez nahikoa hau? Infracción leve y grave esateko: Arau-haustea (...) eta arau-hauste larria edo oso larria edo dena delakoa...

Agian, behin batean, legelari castellano batek arau-hausteak mailakatu nahi zituen. Horretarako, paragrafo orokorra sortu zuen, "Infracciones" eta horren azpian hasi nahi zuen sailkapena, baina, klaro, maila adierazi behar zuenez, ezin hasi paragrafoko tituluaren pareko hitz "neutroa" erabiliz, o gradua adierazi behar, asieske.... Hor hasi zen dena, eta gero lau haizeetara zabaldu, eta orain gu, beti bezala atzetik, eta arrastaka.

Hala bazan edo ez bazan...




-----Jatorrizko mezua-----
Nork: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 9:24
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte


>> Ba al dakizue nola esaten diren "moderada" eta "fuerte" horiek, edo non
aurki dezakedan horrelakoen itzulpena?

        Hemen: http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/kontsultak/

        Euskalmetek darabilen terminologia guztia dago jasota.

        Kontsultak banan-banan egin ditzakezu, baina zerrenda osoa nahi baduzu, Gaia (1) eremuan aukeratu "Zientzia eta teknika", eta Gaia (2) eremuan aukeratu "Meteorologia".


Asier Larrinaga



 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121207/060505b1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago