[itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Abe 7, 10:46:04, CET 2012


Graduatzaileak hitz hutsak dira, balio jakin bat ematen zaien arte. Eguraldiaren kontuan, gaztelaniaz bada hitz bat engainatu egiten zaituena: "moderada" edo "moderado". Izan ere nik hori entzunda neurrizko zerbait ulertzen dut (nuen). Esate baterako, eitb-ren hiztegian "neurrizko edale" esaten denean bezala; neurrizkoa jasangarria da, baina "viento moderado" jasangaitz xamarra da, inoiz probatu baduzue. Eguraldian ostera gaztelaniazko "moderada" eta "moderado" gehiago da, nire pertzepzioan behintzat, hitzari dagokionez, eitb-ren hiztegian ageri diren "ertain","trumoi-ekaitz ertain" eta "enbata ertain" bezalakoak, baina esanahiari dagokionez hiztegi bereko "bizi" eta "izotz handi" bezalakoak. Azkenean, hitzak, eman zaion balio jakin artifizial bat, konbentziozko bat, hizkera arruntetik bestelakoa, duenez hizkera teknikoan -beraz, meteorologiako teknikarientzat egokia, baina eguraldia herriari azaltzeko agian desegokia-, hor daude eitb-renean ezinbesteko (ala ezineko?) "beherakada moderatu", "edale moderatu", "gorakada moderatu", hots, azaldu arte zer den jakiterik ez dagoen adjektiboa.

 

Honaino idatzitakoan, Asierren azalpen teknikoa heldu zait. Eta esandakoa baieztatzen dit horrek. Hain zuzen, euskaraz hobeto emanda dagoela gaztelaniaz baino, "viento moderado" "haize bizia" delako euskaldunarentzat. Hala sumatzen baizuen nire gorputzak...

 

Jon

 

 

________________________________

Nork: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 10:21
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte

 

Alegia, beste hizkuntzetan bezala euskaraz adjektibo graduatzaileen eskaintza zabal bat edukitzea mendetasuna dela? Zergatik ote da euskara ustez jatorrari atxikitzearen aldekoek hainbestetan sorburu-testukoa baino espresio zehazkabeagoak proposatzen dituzuela?

 

Mahatsak heldu gabe ote daude, fabulan bezala?

 

Xabier

<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 09:32):

Nire iritzia baino ez da...baina nik askotan pentsatzen det moderada/a hori esatea edo ezer ez esatea gauza bera dela... Alegia, viento moderado y fuerte esateko, nik euskaraz zera esango nuke: haizea (...) eta haize zakarra.

Berdina pentsatu izan dut leve eta grave hitzekin: hor ibiltzen gara arau-hauste arinak (!) eta halakoak jartzen, baina ez dakit ez ote den gaztelaniazko graduazioa imitatu nahiak eragin digun erredundantzia edukiz hutsa. Kasu horretan ere, haizearen adibidean bezalaxe, ez al da berez nahikoa hau? Infracción leve y grave esateko: Arau-haustea (...) eta arau-hauste larria edo oso larria edo dena delakoa...

Agian, behin batean, legelari castellano batek arau-hausteak mailakatu nahi zituen. Horretarako, paragrafo orokorra sortu zuen, "Infracciones" eta horren azpian hasi nahi zuen sailkapena, baina, klaro, maila adierazi behar zuenez, ezin hasi paragrafoko tituluaren pareko hitz "neutroa" erabiliz, o gradua adierazi behar, asieske.... Hor hasi zen dena, eta gero lau haizeetara zabaldu, eta orain gu, beti bezala atzetik, eta arrastaka.

Hala bazan edo ez bazan...




-----Jatorrizko mezua-----
Nork: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 9:24
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte


>> Ba al dakizue nola esaten diren "moderada" eta "fuerte" horiek, edo non
aurki dezakedan horrelakoen itzulpena?

        Hemen: http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/kontsultak/

        Euskalmetek darabilen terminologia guztia dago jasota.

        Kontsultak banan-banan egin ditzakezu, baina zerrenda osoa nahi baduzu, Gaia (1) eremuan aukeratu "Zientzia eta teknika", eta Gaia (2) eremuan aukeratu "Meteorologia".


Asier Larrinaga
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121207/1bbd163e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13533 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121207/1bbd163e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago