[itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Lar, Abe 8, 17:46:03, CET 2012
Kaixo,
eguraldiarekiko kontuetan, euskarak fenomenoen nolatasun eta nolakotasuna
adierazi ohi ditu hainbat hitz, aditz eta esapiderekin. Ados nago
"moderado" eta "fuerte" itzultzea nekeza dela, azken batean ikuspegi
"zientifiko"-ari baitagokio, eta ez "herri"-ikuspegiari. Inork ez du
erdaraz esaten: "Hoy llueve moderadamente". Eta, jakina, euskaraz ere ez.
"Moderatua", "ertaina", "gogorra" eta enparauak erabiltzea, nire ustez,
kalkoak egitea da. Askoz egokiagoa da euskararen "benetako" hitz, aditz eta
esapideekin meteorologiaren lexiko zientifikoa hornitzea. Asmaturik dagoena
asmatuta dago eta ez dago asmatu beharrik. Hori guztia esanda, termino
mordoa badago ere, Paul Picadori berari bidaliko diot zerendatxo bat.
**
Kepa Diegez.
etnomet.net
**
Kepa Diegez
www.etnomet.net
<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 10:51):
> Kontua da, iritziak iritzi, niretzat haize moderatua ez dela ezer.
> Bueno, atzera jo eta oinarrian duen viento moderado-ra iritsita, badakit
> zer esan nahi duen, baina, bere horretan, euskarara hutsaren
> erreferentziarekin..****
>
> ** **
>
> ** **
>
> ** **
> ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 07 de diciembre de 2012 10:47
>
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte
> ****
>
> ** **
>
> "Haize" eta "haize moderatu" alderatzen badituzu, uste dut ezin dela ukatu
> bigarren espresioa zehatzagoa dela lehenbizikoa baino.****
>
> ****
>
> Beste gauza bat da norbaitek esatea "moderatu" hitza ez duela gustukoa eta
> besteren bat nahiago izatea. Primeran iruditzen zait.****
>
> ****
>
> Baina gure inguruko hizkuntzek (ez bakarrik gaztelaniak, hori ere oso
> hedatua baitago gure artean; hots, "gaztelaniakeria"tzat jotzea gure
> inguruko hizkuntza guztietan hedatuta dauden espresioak) egiten duten
> zehazketa baten aurrean euskaraz horren "beharrik" ez dagoela esatea
> gehiegitxo iruditzen zait.****
>
> ****
>
> Xabier****
>
> <o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 10:27):
> ****
>
> Moderada hori ez zait oso zehatza iruditzen niri, ez det uste ezer
> zehazten duenik, ez eskaintza zabala denik. Mendetasuna da, nire ustez,
> besteek egiten dutena egiteagatik, gutxiago ez izateagatik, ezer gehitzen
> ez duten hitzak eransten hastea. Nire iritzia, esanda bezala. ****
>
> ****
>
> Agian besteen mahatsak daude helduegi…****
>
> ****
>
> Oraintxe bururatzen zaizkidan mahats pasa batzuk: el responsable-tik, la
> persona responsable, eta euskaraz, orain, ardura daukan pertsona…. Ez da
> kasu bera, jakina, baina antzekoa bai, ez? ****
>
> ****
>
> Nik esandakoa gogoeta hutsa da…****
>
> ****
>
> ****
> ------------------------------
>
> *Nork:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 07 de diciembre de 2012 10:21 ****
>
>
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte****
>
> ****
>
> Alegia, beste hizkuntzetan bezala euskaraz adjektibo graduatzaileen
> eskaintza zabal bat edukitzea mendetasuna dela? Zergatik ote da euskara
> ustez jatorrari atxikitzearen aldekoek hainbestetan sorburu-testukoa baino
> espresio zehazkabeagoak proposatzen dituzuela?****
>
> ****
>
> Mahatsak heldu gabe ote daude, fabulan bezala?****
>
> ****
>
> Xabier****
>
> <o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aberen 07a 09:32):
> ****
>
> Nire iritzia baino ez da...baina nik askotan pentsatzen det moderada/a
> hori esatea edo ezer ez esatea gauza bera dela... Alegia, viento moderado y
> fuerte esateko, nik euskaraz zera esango nuke: haizea (...) eta haize
> zakarra.
>
> Berdina pentsatu izan dut leve eta grave hitzekin: hor ibiltzen gara
> arau-hauste arinak (!) eta halakoak jartzen, baina ez dakit ez ote den
> gaztelaniazko graduazioa imitatu nahiak eragin digun erredundantzia edukiz
> hutsa. Kasu horretan ere, haizearen adibidean bezalaxe, ez al da berez
> nahikoa hau? Infracción leve y grave esateko: Arau-haustea (...) eta
> arau-hauste larria edo oso larria edo dena delakoa...
>
> Agian, behin batean, legelari castellano batek arau-hausteak mailakatu
> nahi zituen. Horretarako, paragrafo orokorra sortu zuen, "Infracciones" eta
> horren azpian hasi nahi zuen sailkapena, baina, klaro, maila adierazi behar
> zuenez, ezin hasi paragrafoko tituluaren pareko hitz "neutroa" erabiliz, o
> gradua adierazi behar, asieske.... Hor hasi zen dena, eta gero lau
> haizeetara zabaldu, eta orain gu, beti bezala atzetik, eta arrastaka.
>
> Hala bazan edo ez bazan...
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
> Bidaltze-data: viernes, 07 de diciembre de 2012 9:24
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] Nieve/lluvia/granizo moderada/fuerte****
>
>
> >> Ba al dakizue nola esaten diren "moderada" eta "fuerte" horiek, edo non
> aurki dezakedan horrelakoen itzulpena?
>
> Hemen: http://www.eitb.com/eu/kultura/euskara/kontsultak/
>
> Euskalmetek darabilen terminologia guztia dago jasota.
>
> Kontsultak banan-banan egin ditzakezu, baina zerrenda osoa nahi
> baduzu, Gaia (1) eremuan aukeratu "Zientzia eta teknika", eta Gaia (2)
> eremuan aukeratu "Meteorologia".
>
>
> Asier Larrinaga****
>
> ****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121208/88ac1ff6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago