[itzul] Atalen izenak
Patxi Petrirena Alzuguren
p.petrirena a bildua elhuyar.com
Al, Abe 17, 12:40:50, CET 2012
Hirurak ontzat eman beharko ditugu arauaren argitan (
http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0111.pdf). Baita bigarrena
ere, nahiz horrela esanda hiru elementuak pluralak direla uler daitekeen.
Izan ere, arauaren testuan, 4. puntuan, adibide hauxe ageri da.
- Maite ditut eguzki, zeru eta izarrak.
Eta hori baino lehen, arauaren azalpenean, bi aukerak ongi daudela esaten
da zenbait adibideri buruz, haien artean direla hauek (bigarrenean bakarrik
ageri da hemen interesatzen zaiguna):
- "Zure senarraz eta alabaz" edo "Zure senar eta alabaz"
- "Zure emazteak eta alabek" edo "Zure emazte eta alabek"
Hortik aurrera... Ez dakit denok berdin onartzen ditugun "emazte eta
alabek" modukoak, emazte bat den kasuan. Nik neuk... ez ditut hala idazten.
Patxi Petrirena Alzuguren
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2012/12/17 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Arloa “Jokoa, apustuak eta ikuskizunak” bada, nola litzateke horren
> Zuzendaritza singularrari eta plurales dagokienez?****
>
> ** **
>
> Jokoaren, Apustuen eta Ikuskizunen Zuzendaritza****
>
> Joko, Apustu eta Ikuskizunen Zuzendaritza****
>
> Joko, Apustu eta Ikuskizun Zuzendaritza****
>
> ** **
>
> Orain arte arloa “Hauteskunde Administrazioa, jokoa eta ikuskizunak” izan
> da (adi singular-pluralei). Agintaritzaren Aldizkarian “Hauteskunde
> Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza” agertu zen. Hau da,
> ‘Hauteskunde Administrazio(en), Joko(en) eta Ikuskizunen Zuzendaritza’
> ulertu behar genukeena. Baina ‘Hauteskunde Administrazioaren, Jokoaren eta
> Ikuskizunen Zuzendaritza’ izan behar zuen edo, errazago, berrelkarketa
> gorabehera, ‘Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza’.
> ****
>
> ** **
>
> Hau da, aukera hauetatik:****
>
> ** **
>
> 1: X-sing., Y-sing.eta Z-pl. Zuzendaritza****
>
> 2: X-Ø, Y-Ø eta Z-pl. Zuzendaritza****
>
> 3: X-Ø, Y-Ø eta Z-Ø Zuzendaritza****
>
> ** **
>
> Zein hobetsiko zenukete? Berrelkarketarik ez badago hirugarrena hartuko
> nuke singular/plural ñabardurak galdu arren. Berrelkarketarekin ere bai,
> beharbada. Baina bigarren aukera baztertu egingo nuke. Gainera, uste dut
> Euskaltzaindiak ere nola edo hala gaitzetsi egin duela bigarren aukera,
> ezta?****
>
> ** **
>
> Jon Agirre****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/37aea701/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago