[itzul] arazoak dokumentu batekin

itzuli mitzuli itzulimitzuli a bildua gmail.com
Al, Abe 17, 23:12:41, CET 2012


Kaixo, koadrila:

Azkenaldi honetan arazo bera ematen dizkidaten hainbat dokumentu jaso
ditut; Wordfastekin lan egiten dut (hasi berria naiz programa horrekin) eta
itzulpenarekin hasterakoan, segmentua irekitzerakoan, honako abisua ematen
dit: "Dokumentu honek zuzenketak ditu, zuzenketa-moduan ez badago ere
("Markatu aldaketak" edo "Babestua"). Ez da behin betikoa. Sakatu "Ados"
gelditzeko eta arazoa konpontzeko, edo "Utzi" jarraitzeko". Ohar hori
azaldu zitzaidan lehenengo aldian "Utzi"ri eman eta lanarekin jarraitu
nuen, baina, amaitzerakoan, sekulako sorpresa izan nuen. Ez zidan
dokumentua garbitzen. Badakizue zer egin dezakedan? Mila esker.

Aintzane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121217/d2f0b422/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago