[itzul] Ameriketan eta guzti erakutsi zuen obra
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 4, 14:18:12, CEST 2013
Bi gauza nahasian daude hor:
Batetik, "eta guzti" esamoldea guztiz jatorra da, ez da inolako erdarakada.
Hiztegi Batuan bertan dago "eta guzti" azpisarrera.
Bestetik, erabilera-testuingurua dago, edo murriztapen sintaktikoak. Uste
dut Joserrak horri buruz galdetzen duela "Ameriketan eta guzti erakutsi
zuen obra" adibidea aipatzen duenean. Eta hor, adibide horretan, ez dut
uste zuzena denik. "amerikETAN" da, hor, arazoa.
Begira zer dioen Euskaltzaindiaren hiztegiak:
-----------------
eta guzti (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen
denarekin batera, aipatzen
denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza
hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.
-----------------
Alegia, "asko bidaiatu du, Amerika eta guzti" zuzena litzateke
(mugatzailerik gabe agertzen baita "Amerika"), baina "Ameriketan eta guzti
erakutsi zuen obra" ez. Hori gaztelaniaren eraginez sartzen ari da,
gaztelaniaz oso normala baita preposizioekin erabiltzea: ¡CON propina y
todo!, ¡EN pelotas y todo!.... Euskaraz, ordea, berria da erabilera hori.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2013/9/4 Nuria Fdz. de Arroiabe <nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
> **
> Nik, lehen batean, erdarakadatzat joko nuke eta, beraz, ez nuke erabiliko.
> Alabaina, hiztegietan begiratu dut eta konturatu naiz Zehazkik, adibidez,
> jasota duela Y TODO adieran:
> *y todo,* eta guzti: *pelotaris con camisa de flores comprada en Miami y
> todo, *pelotariak, Miamin erositako atorra loratu eta guzti.
>
>
> ----- Original Message -----
>
> *From:* EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon <jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net>
> *To:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Sent:* Wednesday, September 04, 2013 11:23 AM
> *Subject:* [itzul] Ameriketan eta guzti erakutsi zuen obra
>
> Arrate Egaña idazlearen PARADISUA liburuan “Ameriketan eta guzti
> erakutsi zuen obra” esaldia ageri da, margolari batek bere lana mundu
> zabalean erakutsi zuela adierazteko, baita Ameriketan ere (horrela ulertu
> dut nik esaldia, behintzat).
>
> Ez da lehenengo aldia esamolde hori entzun dudala, umeen artean, baina
> orain arte ez naiz konturatu idatzita irakurri dudanik.
>
> Nire galdera hauxe da: zuzena da? ".......(e)n eta guzti" hori?
>
> Eta zuzena bada, non bila dezaket esamolde horri buruzko erreferentziaren
> bat?
>
> Aldez aurretik eskerrak emanez,
>
> Joserra Egiluz, itzultzailea
>
>
>
> *LEGEZKO ABISUA*.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa
> ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari
> erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota
> jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago.
> Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
> jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
> hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
> jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
> bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.net) <lantik a bildua bizkaia.net> eta
> gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
> bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
> bat.
>
> *AVISO LEGAL* - La información contenida en este correo electrónico es
> para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s.
> Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen
> información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad
> intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso
> por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en
> contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la
> remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este
> mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la
> mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.net)<lantik a bildua bizkaia.net>y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos
> de que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir,
> imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona
> destinataria designada.
>
> *DISCLAIMER *- The information contained in this email is for the
> exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and
> the attached files, where appropriate, contain confidential information
> and/or information legally protected by intellectual property laws or other
> laws. This message does not constitute any commitment on the part of the
> sender, except where there exists prior express agreement to the contrary
> in writing between the addressee and the sender. If you are not the
> designated addressee and receive this message by mistake, please notify the
> sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.net)<lantik a bildua bizkaia.net>and then delete it immediately. We also inform you that you may not use,
> distribute, print or copy this message, either directly or indirectly or
> totally or partially, if you are not the designated addressee.
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130904/f5f7962a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago