[itzul] Ameriketan eta guzti erakutsi zuen obra
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 5, 17:43:44, CEST 2013
Hasteko esan, niri, nire idiolekto partikularrean, guztiz ohiko egiten
zaizkidala halako egiturak:
o Bizikletan eta guzti ibiltzen dek ja hiru urtekin.
o Igandetan da guzti eukitzen diagu hemen lana.
Ez dakit zenbateraino nagokeen gaztelaniaren eragin pean. Baina bota dezala
lehen harria...
Nolanahi, Euskaltzaindiaren Hiztegi(Batu)ak jasotzeaz gain, OEHk biltzen du
zabalxeago ETA GUZTI egitura, sarrera ez luzeegi batean, baina erabilera
sintaktiko nahikoa ugarirekin.
A) Nagusiena: ETA GUZTI hiru azpisarreratan:
a) (Precedido de sintagma nominal no det.). Incluido, junto con.. J.A.
Mogelekin hasitako adibide ugarirekin. Esan liteke egitura ZER (mggb) ETA
GUZTI dela eta NOR sintagma hau (beti?) ageri dela halako osagarria eskatzen
duen aditz baten mende, nahiz eta oso maiz aditz hau eliditua izan.
Esaterako ondokoan:
o Pelotariak, berriz, Miamin erositako atorra loratu eta guzti [(JANTZITA )
ZUTELA(RIK)], [...] agertzen dira herrian. MIH 310.), baina aditz horrek
maiz(enik)-edo moduzko -(e)LA(RIK) atzizkia edo balu bezala, eta finean NOLA
/ ZEREKIN esanahiez: Nola agertzen ziren: ATORRA LORATU ETA GUZTI
[(jantzita)zutela(rik)]; Erraz da sustrai eta gusti [DUELA] ateraten. Astar
II 92....
Ondoren ordea bi adibide jasotzen ditu (Precedido de sintagma nominal det.)
diolarik. Eta bigarrena bai, aurrekoen eredura lotuko litzateke, nahiz
mugatua: Azoka polit bat ganbeluak eta guzti[DITUENA / (DITUELA(RIK)?)].
Anab Aprika 99.
Bigarren adibidea ordea desberdina da, OEHk horretaz ohartzen ez badu ere.
A. Labaien tolosarrarena da, 1931koa, eta jada pentsatu liteke NORK sintagma
duela bere barne: Erriak oso ondu artu du, agintariak ta guzi. Lab EEguna
86.
Eta bertan HERRIAK sintagmak NORK egitura duen bezala, balirudike (gaurko
batuan) Labaienek AGINTARIEK ETA GUZI idatziko zukeela, eta sintagma honi
ere eman (ematen dio jada uste dugu) NORK egitura, nahiz berak ohiko
gipuzkeran -AK darabilen eta ez -EK. (Beste interpretazio aldrebesagoa egin
liteke goikoen haritik: : Erriak oso ondu artu du, agintariak ta guzi [BARNE
HARTZEN DITUELA(RIK) HERRIAK] edo. Lab EEguna 86. Baina uste nuke ez dela
hori Labaienek bere mezuan duena.
b) (En construcción enfática equivalente a "y todo") azpisarreran ZER (mggb)
ETA GUZTI 3 adibide jasotzen dira zuzenean NOR sintagma eskatzen duten
aditzekin: --Guzitatik jaten dezula? --Baba beltza ta guzi. Lab EEguna
66....
Ondoren ordea berriro beste adibide guztiz desberdina erakusten digu, jada
ez dena ZER ETA GUZTI, baizik eta NOLA ETA GUZTI. (Precedido de sintagma
no-nominal) dio OEHk: Kantuka ta guzti eldu zan goiz aretan Ana Mari Kontze
errira. Bilbao IpuiB 36.
KANTUKA modu adberbio zuzena bada ETA GUZTI egituraren aurre, nekeza dirudi
aipatzea beste (moduzko) aditz sintagma batzuk ezin litezkeela egitura
bertsuetan erabili: BARREZ ETA GUZTI aritu zitzaion / DIRUZ ETA GUZTI ibili
zitzaion tentatzen / Azkenean BESOAK ZABALIK ETA GUZTI hartu zuten etxean
berriro.
c) (Valor adversativo; precedido de sintagma nominal en caso absoluto det.
e indet.). Berriro darabiltza ZER ETA GUZTI egiturak ohiko moduan: Bere
txotxolo arpegi ta guzi, au etxean dagon arte pakerik ez dagola. Ldi IL
Azpisarrera ordea berezia du berriro (Precedido de adj.) dioenean. Bertako
bi adibideok berriro bereziak dira, tartean elidituta dagokeen aditzak
moduzko aditz sintagma osatuko lukeelakoan (nire ustez): Olaxe dio ain
poliki. Bañan, polit [NOLAKO DELARIK / IZANIK...] eta guzti, ez nagokio
orain detalle oni. Lek SClar 117. Etxian ebela neskame mardo eta itxura
onekua, senarrak, gor [NOLAKO DELARIK / IZANIK / IZANDA...] ta guzti, begixa
jota eukan. Etxba Ibilt 470. Egitura ez litzateke jada berriro ZER ETA
GUZTI, baizik NOLAKOA ETA GUZTI.
OEHn bertan jasoak ba bagenituzke jada ZER ETA GUZTI / NORK ETA GUZTI / NOLA
ETA GUZTI eta NOLAKO(a/ak) ETA GUZTI.
Kontuak pixka bat gehiago nahasteko, B azpiatala:
B) (Det.). a) (En caso sociativo). Incluido.
http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gifLurdeko harpe
sainduaren itxura ezarria, bere harroka eta guziekin. HU Aurp 184. Neure
aiztua bere magijagaz ta gustijagaz. Otx 97. b) (En pl., con valor
enfático). Y todo.
http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gifBazkari ederra
ginuela, [...] bagintuela tripakiak eta guziak! Elzb PAd 54. Latiñak eta
guztiak ikasita zeuzkan ba. Ag G 320. Hatsak eta guziak joanik, bihotza
kasik gelditzeko heinean. Barb Sup 14.
Beraz, ZER ETA GUZIEKIN ere, eta bai eta ere ZEREKIN ETA GUZTIAREKIN.
Eta baita ZER (plur.) + GUZI (NOR plur.)
Euskaltzaindiko Hiztegi Batuak forma garatuena jasotzeak ez du esan nahi du,
'e.' gabe behintzat, besteak gaizki daudela batuan, ez? Ala bai?
Eta badirudi puntu honetan gauzak ez daudela guztiz garbiak, eta erabilera
bereziak ere ez direla bakarrik 'hegoaldeko' oraingoak, baita ere
iparraldekoak eta ez oraintxe bertakoak behintzat.
Eta nire ustez Alfontso, zuk diozun: "asko bidaiatu du, Amerika eta guzti"
bere horretan ezin da zuzena izan ezin baita ulertu ezin bada testuinguruan
ulertu. "asko bidaiatu du, Amerika eta guzti (EZAGUTU DITU)" edo bezala.
Edota bestela aditzen testuinguruan ulergarri beste gabean, eta nire
idiolektoan behintzat guztiz egokia litzatekeena: "asko bidaiatu du,
AmerikaRA eta guzti".
Eta nik ez dakit halako egiturak gaztelaniaren eraginez sartzen ari
zaizkigun edo ez, baina apustuak egiten hasita, egingo nuke apustu
(atrebentzia pixka batekin, ze ziur ez dakit, baina...) ¡CON propina y
todo!, ¡EN pelotas y todo!.... bezalako esamoldeak Hego Euskal Herritik
kanpoko Espainietan ez dituztela erabiltzen eta ez ote luketen joko
'bizkaitarren' hizkeratzat. Agian nago oker.
Nolanahi eztabaida betikoa da. Ze inporta zaigu zer egiten duten espainolek
edo gibraltaldarrek, edota euskaldunok darabilgun esamolde baten parekoa
baldin badarabilte, guk beraiei lapurtua, edo beraiek guri. Bejoandeiela guk
gurea baldin badugu, ez?
Bittor
cid:image001.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================cid:image002.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
<javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');>
===========================cid:image003.jpg a bildua 01CE9934.918E6320
From: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com]
Sent: asteazkena, 2013(e)ko irailaren 4a 14:18
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Ameriketan eta guzti erakutsi zuen obra
Bi gauza nahasian daude hor:
Batetik, "eta guzti" esamoldea guztiz jatorra da, ez da inolako erdarakada.
Hiztegi Batuan bertan dago "eta guzti" azpisarrera.
Bestetik, erabilera-testuingurua dago, edo murriztapen sintaktikoak. Uste
dut Joserrak horri buruz galdetzen duela "Ameriketan eta guzti erakutsi zuen
obra" adibidea aipatzen duenean. Eta hor, adibide horretan, ez dut uste
zuzena denik. "amerikETAN" da, hor, arazoa.
Begira zer dioen Euskaltzaindiaren hiztegiak:
-----------------
eta guzti (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Aipatzen
denarekin batera, aipatzen
denaz horniturik. Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza
hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.
-----------------
Alegia, "asko bidaiatu du, Amerika eta guzti" zuzena litzateke
(mugatzailerik gabe agertzen baita "Amerika"), baina "Ameriketan eta guzti
erakutsi zuen obra" ez. Hori gaztelaniaren eraginez sartzen ari da,
gaztelaniaz oso normala baita preposizioekin erabiltzea: ¡CON propina y
todo!, ¡EN pelotas y todo!.... Euskaraz, ordea, berria da erabilera hori.
Alfontso Mujika Etxeberria
Bidaltzaileak irudia kendu du.
<mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com> a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.org> www.elhuyar.org
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2013/9/4 Nuria Fdz. de Arroiabe <nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
Nik, lehen batean, erdarakadatzat joko nuke eta, beraz, ez nuke erabiliko.
Alabaina, hiztegietan begiratu dut eta konturatu naiz Zehazkik, adibidez,
jasota duela Y TODO adieran:
y todo, eta guzti: pelotaris con camisa de flores comprada en Miami y todo,
pelotariak, Miamin erositako atorra loratu eta guzti.
----- Original Message -----
From: EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon <mailto:jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net>
To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 04, 2013 11:23 AM
Subject: [itzul] Ameriketan eta guzti erakutsi zuen obra
Arrate Egaña idazlearen PARADISUA liburuan “Ameriketan eta guzti erakutsi
zuen obra” esaldia ageri da, margolari batek bere lana mundu zabalean
erakutsi zuela adierazteko, baita Ameriketan ere (horrela ulertu dut nik
esaldia, behintzat).
Ez da lehenengo aldia esamolde hori entzun dudala, umeen artean, baina orain
arte ez naiz konturatu idatzita irakurri dudanik.
Nire galdera hauxe da: zuzena da? ".......(e)n eta guzti" hori?
Eta zuzena bada, non bila dezaket esamolde horri buruzko erreferentziaren
bat?
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Joserra Egiluz, itzultzailea
LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa ageri
den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako
fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota jabetza
intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek
ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta
jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik
hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan
jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren
bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.net) <mailto:lantik a bildua bizkaia.net>
eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez
bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati
bat.
AVISO LEGAL - La información contenida en este correo electrónico es para el
uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s. Este correo
electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen información
confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad intelectual o
por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso por parte de
la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en contrario, previo y
por escrito entre la persona destinataria y la remitente. Si usted no es la
persona destinataria designada y recibe este mensaje por error, por favor,
notifíquelo a la persona remitente con la mayor brevedad posible a la
siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.net) <mailto:lantik a bildua bizkaia.net> y
proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos de
que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir,
imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona
destinataria designada.
DISCLAIMER - The information contained in this email is for the exclusive
use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and the attached
files, where appropriate, contain confidential information and/or
information legally protected by intellectual property laws or other laws.
This message does not constitute any commitment on the part of the sender,
except where there exists prior express agreement to the contrary in writing
between the addressee and the sender. If you are not the designated
addressee and receive this message by mistake, please notify the sender as
soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.net)
<mailto:lantik a bildua bizkaia.net> and then delete it immediately. We also inform
you that you may not use, distribute, print or copy this message, either
directly or indirectly or totally or partially, if you are not the
designated addressee.
Errorea! Ez da fitxategi-izenik adierazi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ~WRD336.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130905/4261d47c/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago