[itzul] Lexikoaren batasuna?

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Ast, Abe 4, 14:58:06, CET 2014


Nik ere uste dut hirurak behar ditugula, ez bait dira gauza berbera.
Hala ere, sostengarri elhuyar hiztegian beste adiera batekin baino ez dator
eta Euskaltzaindiaren hiztegian ez dut topatzen... Niri beharrezko hitza
iruditzen zait, ordea, ekonomikoki sostengarria den proiektua adierazteko,
adibidez, 'jasangarri' eta 'iraunkor' hitzek adierazten ez dutena esaten
baitu...

Hitz asko edukitzea, bakoitza bere ñabardurekin ez da txarra, ezta?
Aberastasun seinale...

Maite


Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko abenduak 4 14:18):

> Kontsolagarri erranen dizut jadanik noizbait hemen aipatua dudana, alegia,
> frantsesez gero eta gehiago entzuten dela "durable" ohikoaz gain
> "soutenable" ere, gauza bera ez direla edo pentsatzen hasiak baitira.
>
>
>
> Bakartxo
>
> > Message du 04/12/14 07:37
> > De : "kbiguri" <kbiguri a bildua yahoo.es>
> > A : "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie à :
> > Objet : [itzul] Lexikoaren batasuna?
>
> >
> > Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen
> jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten
> mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta
> gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua",
> "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.
> >
> > Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira
> EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak
> "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.
> >
> > Jasanezina, benetan!
> >
> > KOLDO BIGURI
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141204/9c953bfb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago