[itzul] Lexikoaren batasuna?

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Abe 4, 15:39:43, CET 2014


Aberastuna zoragarria da poesian eta literaturan. Baina estandarizazioaz
eta normalizazioaz ari garenean, aberastasunak baditu mugak, eta baditu
arriskuak.
Eta borondate onarekin norbaiti bururatu zitzaion "iraunkor" horrek arazoak
ditu, eta arazoak ikusi nahi ez dituenak ez ditu ikusiko. Enegarrenez
iritsi da gaia Itzulistera, eta nekagarria da (ikus, adibidez,
http://postaria.com/pipermail/itzul/2007-January/009099.html eta
http://permalink.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/36148).
Terminologia batzordean berariaz landu zen (inork normalizazio-txosten
potoloa nahi badu, eskatu lasai), hobespen bat hartu zen, eta
Euskaltzaindiari jakinarazi zitzaion. Eta emaitza Euskaltermen ageri da,
besteak beste (eskatu "sostenible" Euskaltermen).
Baina, jakina, Euskalterm ez da egokia poesiarako eta literaturarako.


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>


 <http://www.elhuyar.org> <http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>  Mezu
honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2014-12-04 14:58 GMT+01:00 maite darceles <mdarceles a bildua hobest.es>:

> Nik ere uste dut hirurak behar ditugula, ez bait dira gauza berbera.
> Hala ere, sostengarri elhuyar hiztegian beste adiera batekin baino ez
> dator eta Euskaltzaindiaren hiztegian ez dut topatzen... Niri beharrezko
> hitza iruditzen zait, ordea, ekonomikoki sostengarria den proiektua
> adierazteko, adibidez, 'jasangarri' eta 'iraunkor' hitzek adierazten ez
> dutena esaten baitu...
>
> Hitz asko edukitzea, bakoitza bere ñabardurekin ez da txarra, ezta?
> Aberastasun seinale...
>
> Maite
>
>
> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
> Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau
> idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 4 14:18):
>
> Kontsolagarri erranen dizut jadanik noizbait hemen aipatua dudana, alegia,
>> frantsesez gero eta gehiago entzuten dela "durable" ohikoaz gain
>> "soutenable" ere, gauza bera ez direla edo pentsatzen hasiak baitira.
>>
>>
>>
>> Bakartxo
>>
>> > Message du 04/12/14 07:37
>> > De : "kbiguri" <kbiguri a bildua yahoo.es>
>> > A : "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
>> > Copie à :
>> > Objet : [itzul] Lexikoaren batasuna?
>>
>> >
>> > Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen
>> jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten
>> mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta
>> gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua",
>> "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.
>> >
>> > Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira
>> EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak
>> "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.
>> >
>> > Jasanezina, benetan!
>> >
>> > KOLDO BIGURI
>> >
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141204/873bbce4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago