[itzul] Lexikoaren batasuna?

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Abe 4, 16:35:45, CET 2014


Ez dut uste Maite poesiaz ari zenik; alderantziz, zientziak behar dituen xehetasunetaz ari zela uste dut; konpreni dezaket gaiarekin erreta izan eta amorruz botatzea gauzak, baina kasu, denok gara zaku berean aritu beharrean. 

Norbaiti bururatu zitzaion "iraunkor" horrek nik aipatu "durable" horrekin loturik da; frantsesek egin duten hanka sartzeari jarraiki egin dugu guk geurea.
Frantsesezko "durable" maiz suertatzen zait euskaratu beharra eta "iraunkor" ongi doakio. Batzuetan "soutenable" agertzen zait eta orduan ez dut "iraunkor" ematen, batez ere elkarrekin biak aipatzen ohi dituztelako, ez erranahi berberarekin.
 
Bakartxo
> Message du 04/12/14 15:40
> De : "Alfontso Mujika Etxeberria" 
> A : "ItzuL" 
> Copie ā : 
> Objet : Re: [itzul] Lexikoaren batasuna?
> 
>

Aberastuna zoragarria da poesian eta literaturan. Baina estandarizazioaz eta normalizazioaz ari garenean, aberastasunak baditu mugak, eta baditu arriskuak.
>
Eta borondate onarekin norbaiti bururatu zitzaion "iraunkor" horrek arazoak ditu, eta arazoak ikusi nahi ez dituenak ez ditu ikusiko. Enegarrenez iritsi da gaia Itzulistera, eta nekagarria da (ikus, adibidez, http://postaria.com/pipermail/itzul/2007-January/009099.html eta http://permalink.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/36148).
>
Terminologia batzordean berariaz landu zen (inork normalizazio-txosten potoloa nahi badu, eskatu lasai), hobespen bat hartu zen, eta Euskaltzaindiari jakinarazi zitzaion. Eta emaitza Euskaltermen ageri da, besteak beste (eskatu "sostenible" Euskaltermen).
> Baina, jakina, Euskalterm ez da egokia poesiarako eta literaturarako.
>

>












> Alfontso Mujika Etxeberria 
> 






  
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
> @ElhuyarItzulpen
> 
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> www.elhuyar.org





> 
> 



Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.




>





>
2014-12-04 14:58 GMT+01:00 maite darceles :
>

Nik ere uste dut hirurak behar ditugula, ez bait dira gauza berbera.
Hala ere, sostengarri elhuyar hiztegian beste adiera batekin baino ez dator eta Euskaltzaindiaren hiztegian ez dut topatzen... Niri beharrezko hitza iruditzen zait, ordea, ekonomikoki sostengarria den proiektua adierazteko, adibidez, 'jasangarri' eta 'iraunkor' hitzek adierazten ez dutena esaten baitu...

>
Hitz asko edukitzea, bakoitza bere ņabardurekin ez da txarra, ezta? Aberastasun seinale...

>
Maite  






> 

Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es • maitedarceles.blogspot.com  
 


>



>
Bakartxo ARRIZABALAGAigorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 4 14:18):


>

> Kontsolagarri erranen dizut jadanik noizbait hemen aipatua dudana, alegia, frantsesez gero eta gehiago entzuten dela "durable" ohikoaz gain "soutenable" ere, gauza bera ez direla edo pentsatzen hasiak baitira.
>  
> Bakartxo
> Message du 04/12/14 07:37
> > De : "kbiguri" 
> > A : "itzul a bildua postaria.com" 
> > Copie ā : 
> > Objet : [itzul] Lexikoaren batasuna?


> > 
> > Basque Center for Climate Change delakoak EHUn gaurko antolatu duen jardunaldi batean, hiru irakasle edo zientzialarik euskaraz emango dituzten mintzaldiak prestatzen ibili naiz, interpretaziorako glosarioa egiteko; eta gaitzerdi! "Karbono-hustutegiak", "mantenugaien atxikimendua", "finkapen-gaitasun" eta antzeko terminologiaz beteta baitaude.
> > 
> > Bada, gure aspaldiko arazo ezagun batekin egin dut topo: hirurak dira EHUko irakasle, eta "sostenible" esateko, batek "iraunkor", besteak "jasangarri" eta azkenak "sostengarri" erabiltzen du.
> > 
> > Jasanezina, benetan!
> > 
> > KOLDO BIGURI
> >







>



>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141204/3038863c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago