[itzul] Harina de fuerza

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.eus
Or, Abe 5, 12:28:55, CET 2014


Indar-irin erabiltzen da blog honetan ere (irinak eta urak: 
https://irinaketaurunak.wordpress.com/tag/ura/) eta glutenaren 
kantitatea ei da gakoa.

Teknikoki, irin baten indarra adierazteko W letra erabiltzen da. 40 eta 
400 bitartekoa izan daiteke W indar hori.
Irin “ahulak” edo indar gutxikoak: W = 80 – 110 (bizkotxoak, magdalenak, 
eta metodo mekanizatuen bitartez egiten diren bestelako ore azkarrak).
Okintzarako irinak: W = 110-180 (hartzidura-prozesu ertain eta luzeak, 
croissantak, hostoreak eta biskoteak).
Indar-irinak: W = 180-270 (ogi bereziak, hartzidura-prozesu luzeak, 
opilak eta ogiak prozesu hotzean egiteko).
Indar handiko irinak: W = 270-330 (ogi oso aberastua keta opil bereziak)
Sailkapen hori gutxi gorabeherakoa da, eta bestelakoak ere aurki 
daitezke, egilearen arabera, irin-mota bakoitzari W kopuru ezberdina 
ematen baitzaio.

or., 2014.eko aberen 05a 11:50(e)an, Gotzon Egia igorleak idatzi zuen:
> Blog honen egileak /indar irin/ darabil:
> http://ogi-ogia.blogspot.com.es/
>
> Badirudi zerbait badakiela eta baduela kezkaren bat, terminoak nola 
> izendatu behar diren.
>
> Ez dakit berak eginak ote diren, baina ogien argazkiak ikusita, kosk 
> egiteko modukoak dira :-)
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
> ------------------------------------------------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. 
> Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan 
> gordetzea gomendatzen dizut. 2015 martxoaren 31a arte bi domeinuak 
> indarrean mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en 
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica 
> en sus contactos. Los dos dominios convivirán hasta el 31 de marzo de 
> 2015.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141205/0919f156/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago