[itzul] Harina de fuerza

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Or, Abe 5, 14:01:39, CET 2014


Ez dakit gure iritzia aintzat hartzekoa izango den.

"Harina de fuerza", beste gabe euskaratuta, "indar irin", konforme (urrutitik). Gluten gutxiko irin hori zer den eta zertarako balio duen eta, bestetik, gluten ugarikoa zer den eta nolako emaitzak erdiesten dituen jakinik, "irin ahul" eta "irin sendo" euskaratuko nituzke nik, batarekin edo bestearekin egingo diren produktuen mamiek adieraziko dutenez: madalenak edo motozerraz ebaki beharrezko ogia.

Bestetik, "masa madre" horrekin zer egin? Larruquert eta Basterretxeak egindako pelikula gogoangarria, "Ama lur". Eusko Folkloren "ama lur" eta "lur ama" agertzen direla uste dut orain, bote-pronton. 
Baionan egiten den feria, aldiz, "Lurrama", hortxe. 
Frantsesez "levain" esaten diote (orain, "levain naturel", baina inola ez "levure"), haren gurasoekin kontsideraziorik izan gabe. Eta ingelesez ere, hortik omen doaz. 
Hemen, tradizioz, kontzeptu horri legamia (edo altxadura, altxagarri,  azkarri, berantzagi, hartzigarri, hetsi, jaikigarri,  lamina, orantza, txantxadura, etc.), bere hutsean, dagokio; hori produktu biziduna da; beste kontu bat, bikarbonato minerala. 
Gurean ere, ogia egin izan den etxean, legamia (hots, irin, ur, gatz eta ore puska bat nahasi eta oratutakoa) zati bat bereizi, aza hostoetan bildurik gorde eta hurrengo ore berriari gehitu izan zaio.
Orea ogigarri bihurtuko duen produktu hori, likidoa izan edo solidoa izan, igualtxoa da. 
Halaz ere, espainierara jo behar bada, ama-ore edo ore-ama horen ordez, "legami ore" edo antzeko zerbait proposatuko genuke etxean. 


 
  ----- Original Message ----- 
  From: Gotzon Egia 
  To: ItzuL 
  Sent: Friday, December 05, 2014 11:50 AM
  Subject: Re: [itzul] Harina de fuerza


  Blog honen egileak indar irin darabil:
  http://ogi-ogia.blogspot.com.es/

  Badirudi zerbait badakiela eta baduela kezkaren bat, terminoak nola izendatu behar diren.

  Ez dakit berak eginak ote diren, baina ogien argazkiak ikusita, kosk egiteko modukoak dira :-)


  -- 
  Gotzon Egia
  gegia a bildua gipuzkoa.eus
  43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W


------------------------------------------------------------------------------
  Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. 2015 martxoaren 31a arte bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

  A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. Los dos dominios convivirán hasta el 31 de marzo de 2015.

  Gipuzkoan

  euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141205/ccee4843/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago