[itzul] Gaiago

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Abe 10, 11:34:41, CET 2014


Ez dakit neu naizen gaien eta egokien erantzuteko (neure adibidea aipatu
duzunez gero), baina hona:

-ago eransteko, ez da baimen berezirik behar adjektibolaritzatik (aski da
atribuzioa egotea tartean): "Etxeago zen hura (oraingo txabola moduko) hau
baino", "Atezaina da hor zuzendariago beste inor baino"...

Eskrupuluok bentzutzen badituzu, hala ere hobe joskera hau, ezta?:

"Orain, gaiago gara... -tzeko".

Ez da nahitaezkoa, noski, horretara jotzea. Esate baterako, ekonomia eta
estiloa alde batera utzita:

"Orain, hobeki gaiturik gaude ... -tzeko".

Segi zorrotz, eta teoriek ez diezazutela kamustu sena.




maite darceles<mdarceles a bildua hobest.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
abenduak 10 10:56):

> Egokia al da "orain galdera hori erantzuteko gaiago gara" esatea,
> gaztelerazko "ahora somos más capaces de responder a esa pregunta"-ren
> ordainetan? Ala beste moduren batean esan beharko genuke? Zalantzak
> ditut...
>
> Bilaketa eginez, honakoak aurkitu ditut eta belarrira arraro samar egiten
> zaidan arren ohitura falta izango dela pentsatzen dut:
>
> 1)* STAUFFACHER*: Reding jauna, antziñako lendakaria ez al da emen? Nor
> ori baiño gaiago? (Willhem Tell-2004
> <http://www.eizie.org/Argitalpenak/aitzindariak/Wllhelm_Tell>)
> 2) Literaturan eta beste testugintza mota batzuetan, nabarmena izan da,
> itzulpenaren bitartez zein bestela, azken urteotan euskarazko idazketan egin
> den aurrerapausoa, eta, baldintza onetan, gero eta gaiago gara ia edozein
> erregistrotan emaitza onak lortzeko, itzultzaile-testugile trebeen
> esperientzia hori baliatuz eta baliabide egokiak izanez. (EHU-KO EUSKARA
> ZERBITZUA: EREDUAK ONTZEKO BIDEAK LANTZEN
> <http://www.ehu.es/documents/2430735/2730484/LIBURUAehuei10-05.pdf>Juan
> Garzia Garmendia
> <http://www.ehu.es/documents/2430735/2730484/LIBURUAehuei10-05.pdf>)
>
> Elhuyar Hiztegian (http://www.euskara.euskadi.net/) izen bezala agertzen
> da, bakarrik, ez dago adjektibo edo izenondo bezala. Hori izan daiteke
> agian arraro egitearen arrazoia?
>
> Mila esker, aldez aurretik.
>
> Maite
>
> Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
> maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
> <http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
> <https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
> <http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
> Scoop.It]
> <http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
> Hobest] <http://hobest.es>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141210/da4a9861/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago