[itzul] Gaiago

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Abe 10, 12:13:42, CET 2014


Ezgauza’- ere hor dugu, betiere
Ezgai’- ere bai, apika…
…Eta horri tira eginez, edo eta atzizki aumentatiboa jarriz: “ezgauzago”, “ezgaiago”.

Iruņerriko kontuak:

“Este no es cosa ni pa bajar la basura”.


From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 10 11:55
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Gaiago

Tira: bistakoa da, bistak bista, bai/ez baino ez balego munduan sobran legokeela -ago atzizkia...

Bide batez: jende asko izaten da "erdi gai" edo, hara, "gutxiago gai" gauza askori erantzuteko. Saiatzenago eta gaiagotuz balihoa, gaitzerdiago.

Euxebe Portugal<euxebe a bildua euskalnet.net<mailto:euxebe a bildua euskalnet.net>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 10 11:46):
Egun on,

Nire iritziz, "Orain gai gara........" (ez gaiago). Izan ere, agidanez, lehen ezin genuen erantzun egokia eman (ez ginen horretarako gai), eta orain bai. Bestetik, orain "gaiago" bagara, zer ginen lehen, "gaigutxiago"?
Jakina, nire uste apala da, eta usteak askotan...




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141210/4282ba0a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago