[itzul] Losintxa

junkal elizalde junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Abe 12, 09:25:51, CET 2014


Egun on!

Bai, Amaia, gure etxean ere horrela erabiltzen dute: In losintxa zakurrari!
Begira, begira, ze losintxak egiten dizkizun zakurrak!

Baina pertsona bat losintxeroa dela ere esaten dute, losintxekin zu erosi
nahian-edo dabilera adierazteko, eta horrek badu halako zuri edo faltsu
punttu bat.

Segi bixkor!

Junkal

2014-12-11 13:09 GMT+01:00 Antton Irusta <antton a bildua urretxindorra.net>:
>
> Kaixo Amaia:
> Gure etxean erabiltzen da. Azkuek berak hiztegian losentsatu berba dakar:
> halagar, acariciar zentzuaz. Losindau, losindu, losingatu, losintsatu
> aldaerak daude.
> baliagarri duzulakoan
>
> ANTTON IRUSTA
>
> 2014-12-11 13:01 GMT+01:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Egun on:
>>
>> Hiztegietan begiratuta, lausenguaren zentzuan ageri da *losintxa *hitza,
>> eta badu halako kutsu txar bat ("askotan, engainuzkoa" dio *Euskaltzaindiaren
>> hiztegia*k), baina nire aitak beste adiera batean erabiltzen du: mimoak
>> egin, laztandu, maite-maite egin. Adibidez: *txakurrei losintxe in *'txakurrari
>> losintxa egin, laztanak egin, maite-maite egin'. Ez du kutsu txarrik,
>> inolaz ere, baizik eta kontrakoa, maitasuna eta kariñoa adierazten baitu.
>>
>> Erabiltzen duzue *losintxa *adiera horretan?
>>
>> Eskerrik asko!
>>
>
>
>
> --
> Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legea:
>
> Mezu hau adierazitako pertsonentzat da. URRETXINDORRA IKASTOLAri buruzko
> isilpeko informazio legala edo pertsonala izan dezake. Nahiz eta mezua oker
> transmititu, ez zaio konfidentzialtasunari uko egiten. Mezua irakurtzen
> duena hartzailea edo aipatu pertsonari entregatzeaz arduratzen dena ez
> bada, mesedez, berehala jakinarazi eta bidali jatorrizko mezua adierazitako
> helbidera. Berariaz debekatuta dago jakinarazpen honen edozein kopia egitea
> edo hori banatzea.
>
> Este mensaje va dirigido a la(s) persona(s) indicada(s). Puede contener
> información confidencial de carácter legal o personal de la IKASTOLA URRET
> XINDORRA. La transmisión errónea del mensaje en ningún caso supone renuncia
> a su confidencialidad. Si la persona receptora del mensaje no es su
> destinatario, rogamos que se lo haga saber, enviándolo a la dirección
> originaria del mensaje. Queda, en consecuencia, prohibida cualquier copia,
> impresión o distribución de esta comunicación.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141212/029d23a8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago