[itzul] Losintxa
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Or, Abe 12, 13:18:23, CET 2014
Eskerrik asko, Antton eta Junkal!
junkal elizalde<junkal.elizalde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko abenduak 12 09:25):
>
> Egun on!
>
> Bai, Amaia, gure etxean ere horrela erabiltzen dute: In losintxa
> zakurrari! Begira, begira, ze losintxak egiten dizkizun zakurrak!
>
> Baina pertsona bat losintxeroa dela ere esaten dute, losintxekin zu erosi
> nahian-edo dabilera adierazteko, eta horrek badu halako zuri edo faltsu
> punttu bat.
>
> Segi bixkor!
>
> Junkal
>
> 2014-12-11 13:09 GMT+01:00 Antton Irusta <antton a bildua urretxindorra.net>:
>>
>> Kaixo Amaia:
>> Gure etxean erabiltzen da. Azkuek berak hiztegian losentsatu berba dakar:
>> halagar, acariciar zentzuaz. Losindau, losindu, losingatu, losintsatu
>> aldaerak daude.
>> baliagarri duzulakoan
>>
>> ANTTON IRUSTA
>>
>> 2014-12-11 13:01 GMT+01:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Hiztegietan begiratuta, lausenguaren zentzuan ageri da *losintxa *hitza,
>>> eta badu halako kutsu txar bat ("askotan, engainuzkoa" dio *Euskaltzaindiaren
>>> hiztegia*k), baina nire aitak beste adiera batean erabiltzen du: mimoak
>>> egin, laztandu, maite-maite egin. Adibidez: *txakurrei losintxe in *'txakurrari
>>> losintxa egin, laztanak egin, maite-maite egin'. Ez du kutsu txarrik,
>>> inolaz ere, baizik eta kontrakoa, maitasuna eta kariñoa adierazten baitu.
>>>
>>> Erabiltzen duzue *losintxa *adiera horretan?
>>>
>>> Eskerrik asko!
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legea:
>>
>> Mezu hau adierazitako pertsonentzat da. URRETXINDORRA IKASTOLAri buruzko
>> isilpeko informazio legala edo pertsonala izan dezake. Nahiz eta mezua oker
>> transmititu, ez zaio konfidentzialtasunari uko egiten. Mezua irakurtzen
>> duena hartzailea edo aipatu pertsonari entregatzeaz arduratzen dena ez
>> bada, mesedez, berehala jakinarazi eta bidali jatorrizko mezua adierazitako
>> helbidera. Berariaz debekatuta dago jakinarazpen honen edozein kopia egitea
>> edo hori banatzea.
>>
>> Este mensaje va dirigido a la(s) persona(s) indicada(s). Puede contener
>> información confidencial de carácter legal o personal de la IKASTOLA URRET
>> XINDORRA. La transmisión errónea del mensaje en ningún caso supone renuncia
>> a su confidencialidad. Si la persona receptora del mensaje no es su
>> destinatario, rogamos que se lo haga saber, enviándolo a la dirección
>> originaria del mensaje. Queda, en consecuencia, prohibida cualquier copia,
>> impresión o distribución de esta comunicación.
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141212/cab6aedc/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago