[itzul] Secular stagnation

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Al, Abe 15, 10:03:21, CET 2014


(Ezer baino lehen, argitu nahi dut gaur ezin naizela hiztegi
elektronikoetan (Euskalterm, Elhuyar,...) sartu, ez eta beste orrialde
batzuetan ere, eta oinarrizko bilaketak ez ditudala egin).

 

Ditxosozko secular stagnation hori boladan dago ekonomiaz idazten
dugunen artean. Labur esanda, ekonomia bat bere potentzialaren oso
azpitik haztea adierazten du, testuinguruan interes tasa eta inflazio
apalak daudelarik. Hori gertatzeko arriskua begi bistakoa da Europan.
Aurreikuspenek ez diote %1 baino askoz gehiago ematen datorren urterako
eta ondorengoetarako, beraren hazkunde potentziala %2aren ingurukoa
denean. Horrelako hazkunde txikiekin, nekez sortuko da enplegua eta
zaila da langabezia tasa jaistea.

 

Gaztelaniaz, estancamiento a largo plazo hasi zen entzuten, baina
berehala ordezkatu du estancamiento secular terminoak. 

 

Ingeleseko secular horrek  ez du esan nahi 'betirako', 'urte
batzuetarako' baizik. Euskaraz badauzkagu 'sekulakoa' eta Arestiren
'sekula-sekulorum' (egongo dira gehiago, baina ezin hiztegietan sartu),
baina ez datoz bat termino horrekin, noski. 

 

Aurrekoa irakurrita, nondik joko zenukete?

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141215/d7839b08/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_haciend_finanzas.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 55405 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141215/d7839b08/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago