[itzul] Secular stagnation

maite darceles mdarceles a bildua hobest.es
Al, Abe 15, 12:55:42, CET 2014


Kaixo,
wordreference.com-ean "secular"-en ingelesezko honako definizioak aurkitzen
ditugu, besteak beste:

6. occurring or appearing once in an age or century
7. lasting for a long time
8. occurring slowly over a long period of time


Badirudi, "lasting for a long time" izango litzatekeela egokiena. Hortaz,
denbora luzez dirauena adierazteko izenondoa behar: iraunkor?, (Geldialdi
iraunkorra); edo jarrai, jarraitu? (Geldialdi jarraia/jarraitua). Bestetik,
*geldialdi* baino *moteltze/motelaldi* egokiago?

Galderen bitartez bidea urratu

Maite




Maite Darceles  mdarceles a bildua hobest.es • www.hobest.es •
maitedarceles.blogspot.com  [image: Facebook]
<http://www.facebook.com/maite.darceles> [image: Twitter]
<https://twitter.com/maitheda> [image: LinkedIn]
<http://www.linkedin.com/profile/view?id=50790045&trk=hb_tab_pro_top> [image:
Scoop.It]
<http://www.scoop.it/t/hezkuntza-eraldatzen-transformando-la-educacion> [image:
Hobest] <http://hobest.es>



<xabier-pascual a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 15
10:03):
>
>  (Ezer baino lehen, argitu nahi dut gaur ezin naizela hiztegi
> elektronikoetan (Euskalterm, Elhuyar,…) sartu, ez eta beste orrialde
> batzuetan ere, eta oinarrizko bilaketak ez ditudala egin).
>
>
>
> Ditxosozko *secular* *stagnation* hori boladan dago ekonomiaz idazten
> dugunen artean. Labur esanda, ekonomia bat bere potentzialaren oso azpitik
> haztea adierazten du, testuinguruan interes tasa eta inflazio apalak
> daudelarik. Hori gertatzeko arriskua begi bistakoa da Europan.
> Aurreikuspenek ez diote %1 baino askoz gehiago ematen datorren urterako eta
> ondorengoetarako, beraren hazkunde potentziala %2aren ingurukoa denean.
> Horrelako hazkunde txikiekin, nekez sortuko da enplegua eta zaila da
> langabezia tasa jaistea.
>
>
>
> Gaztelaniaz, *estancamiento* *a largo plazo* hasi zen entzuten, baina
> berehala ordezkatu du *estancamiento* *secular* terminoak.
>
>
>
> Ingeleseko *secular* horrek  ez du esan nahi ‘betirako’, ‘urte
> batzuetarako’ baizik. Euskaraz badauzkagu ‘sekulakoa’ eta Arestiren
> ‘sekula-sekulorum’ (egongo dira gehiago, baina ezin hiztegietan sartu),
> baina ez datoz bat termino horrekin, noski.
>
>
>
> Aurrekoa irakurrita, nondik joko zenukete?
>
>
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
>
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>
> Eusko Jaurlaritza
>
> 945 01 90 56
>
> *Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.*
>
>  <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141215/ac254b7c/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_haciend_finanzas.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 55405 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141215/ac254b7c/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago