[itzul] Primera presión en frio

Edorta Agirre agirredort a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 16:35:43, CET 2014


Arratsaldeon.
Olioa hotzean erauzten zaio olibari, sakatze hutsez, eta, hori eginikoan, termo-zentrifugazioz.
Aurreneko olioa (kosmetikara ia bakarrik bideratzen den lerde lodi berde hori) sakatze edo sakaldi hotzekoa da, oliaranak sakatuz baina berotu gabe atera dutelako.
Aurreneko sakaldiko olio hori, beraz, lehen sakaldi hotzeko olioa dela iruditzen zait.

Eskerrik asko, zuen arretagatik.
 
  ----- Original Message ----- 
  From: martin-rezola a bildua ivap.es 
  To: itzul a bildua postaria.com 
  Sent: Wednesday, December 17, 2014 3:55 PM
  Subject: Re: [itzul] Primera presión en frio


  Nire ustez batak ez du bestea kentzen. Egitura “konplikatuago” horiek beren mugak dituzte, jakina, baina arazoa sortzen da lekuz kanpo erabiltzen direnean. Ni ez noa mendira etxeko txapinekin, eta ez nuke “lehenengo presioa hotzean” erabiliko etiketa batean ez bada. (Berdin gertatzen da, jakina denez, idazpuru gisako hainbat esapiderekin.)

   

  Amaiaren galderaren testuingurua zein da?

   

  Martin

   

  From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus] 
  Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 17 15:35
  To: 'ItzuL'
  Subject: Re: [itzul] Primera presión en frio

   

   

              Bat nator Xabierren gogoetekin, eta susmoa dut, gainera, Amaiak esku artean duen itzulgaia ez zela “primera presión en frío”, baizik “aceite de primera presión en frío”.

   

              Xabierrek proposatutakoaz, hiru ohar. Batetik, esango nuke “hotzetako” bezain zilegi dela “hotzeko”. Bigarrenik, ez naiz ausartzen “presio” ematera “prentsatu” aditzaren ekintza-izen modura. Ez litzateke egokiago “prentsatze”? Edo “prentsaketa”, “Mahatsaren orpotik dator” Garaizabalen liburuan bezala? Eta, azkenik, “fabrikako hotza” interpretazioa saihestu beharra badago, “lehen hotzeko prentsaketa” ere esan daiteke, baina ez dut beharrik ikusten.

   

              Beraz, hau nire proposamena: “hotzeko lehen prentsaketako olioa”.

   

   

  Asier Larrinaga Larrazabal

   

   

   

  From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
  Sent: Wednesday, December 17, 2014 1:31 PM
  To: ItzuL
  Subject: Re: [itzul] Primera presión en frio

   

  "Lehenengo presioa hotzean" hori etengabeko buuhauste-iturri bat iruditzen zait.

   

  Oker banago, eskertuko dut norbaitek zuzentzen banau; baina zera uste dut: gaztelaniazkoa ("primera presión en frío") izen-sintagma bat den bitartean, euskarazko "lehenengo presioa hotzean" ez da sintagma bat, baizik eta gauza konplikatuagoa eta, horregatik, problematikoagoa: izen-sintagma bat ("lehenengo presioa") gehi adizlagun bat ("hotzean"). Eta euskarazko egitura horrek ez dauka inolako barne-kohesiorik, hizkuntzaren jarioan txertatzean unitate bezala funtzionatzea ahalbidetuko dionik. Halatan, esate baterako "a la primera presión en frío se le añade..." edo "después de la primera presión en frío..." bezalakoetan, argi dago euskaraz ezin dela esan "lehenengo presioa hotzean-i" edo "lehenengo presioa hotzean-en ondoren". 

   

  Horrela, ba, "lehenengo presioa hotzean" itzulpen hori oso ibilbide laburrekoa da. 

   

  Ikuspegi horretatik, hobe, nire ustez, "hotzetako lehenengo presioa".

   

  Baina problema batetik atera, beste batean sartzeko: "hotzetako" hori, izenlaguna izaki, arriskutsua da oso; ez txertagarria ez izateagatik, baizik eta guztiz kontrakoagatik: "txertagarriegia" izateagatik, edo, hobeto esanda, "itsaskorregia": "gure olioaren hotzetako lehenengo presioa", "gure fabrikako hotzetako lehenengo presioa" bezalakoetan, "olioaren hotza" eta "fabrikako hotza" ulertzeko arriskua dago.

   

  Horregatik, nire ustez egokiagoa da "lehenengo hotz-presioa".

   

  Xabier

   

  <martin-rezola a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 17 12:36):

  Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren gune honetan  ‘Lehenengo presioa hotzean” proposatzen dute:

   

   

  http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/datos_e.apl?n_tema=0308 

   

  From: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es] 
  Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 17 10:51
  To: itzul a bildua postaria.com
  Subject: [itzul] Primera presión en frio

   

  Egun on:

   

  Olioari dagokionez, nola esaten zaio horri euskaraz?

   

  Eskerrik asko!

   

  Amaia

         
       
       
        
       

   
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/ea17512e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 973 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/ea17512e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago