[itzul] Primera presión en frio

Pedro Mari Etxezarraga agarralde a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 16:57:55, CET 2014


Hotzean egindako lehen sakaldikoa.
2014 abe 17 16:36 igorleak hau idatzi du ("Edorta Agirre" <
agirredort a bildua gmail.com>):

>  Arratsaldeon.
> Olioa hotzean erauzten zaio olibari, sakatze hutsez, eta, hori eginikoan,
> termo-zentrifugazioz.
> Aurreneko olioa (kosmetikara ia bakarrik bideratzen den lerde lodi berde
> hori) sakatze edo sakaldi hotzekoa da, oliaranak sakatuz baina berotu gabe
> atera dutelako.
> Aurreneko sakaldiko olio hori, beraz, *lehen sakaldi hotzeko olioa* dela
> iruditzen zait.
>
> Eskerrik asko, zuen arretagatik.
>
>
> ----- Original Message -----
> *From:* martin-rezola a bildua ivap.es
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Sent:* Wednesday, December 17, 2014 3:55 PM
> *Subject:* Re: [itzul] Primera presión en frio
>
>  Nire ustez batak ez du bestea kentzen. Egitura “konplikatuago” horiek
> beren mugak dituzte, jakina, baina arazoa sortzen da lekuz kanpo erabiltzen
> direnean. Ni ez noa mendira etxeko txapinekin, eta ez nuke “lehenengo
> presioa hotzean” erabiliko etiketa batean ez bada. (Berdin gertatzen da,
> jakina denez, idazpuru gisako hainbat esapiderekin.)
>
>
>
> Amaiaren galderaren testuingurua zein da?
>
>
>
> Martin
>
>
>
> *From:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
> *Sent:* asteazkena, 2014.eko abenduak 17 15:35
> *To:* 'ItzuL'
> *Subject:* Re: [itzul] Primera presión en frio
>
>
>
>
>
>             Bat nator Xabierren gogoetekin, eta susmoa dut, gainera,
> Amaiak esku artean duen itzulgaia ez zela “primera presión en frío”, baizik
> “aceite de primera presión en frío”.
>
>
>
>             Xabierrek proposatutakoaz, hiru ohar. Batetik, esango nuke
> “hotzetako” bezain zilegi dela “hotzeko”. Bigarrenik, ez naiz ausartzen
> “presio” ematera “prentsatu” aditzaren ekintza-izen modura. Ez litzateke
> egokiago “prentsatze”? Edo “prentsaketa”, “Mahatsaren orpotik dator”
> Garaizabalen liburuan bezala? Eta, azkenik, “fabrikako hotza”
> interpretazioa saihestu beharra badago, “lehen hotzeko prentsaketa” ere
> esan daiteke, baina ez dut beharrik ikusten.
>
>
>
>             Beraz, hau nire proposamena: “hotzeko lehen prentsaketako
> olioa”.
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Sent:* Wednesday, December 17, 2014 1:31 PM
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Primera presión en frio
>
>
>
> "Lehenengo presioa hotzean" hori etengabeko buuhauste-iturri bat iruditzen
> zait.
>
>
>
> Oker banago, eskertuko dut norbaitek zuzentzen banau; baina zera uste dut:
> gaztelaniazkoa ("primera presión en frío") izen-sintagma bat den bitartean,
> euskarazko "lehenengo presioa hotzean" ez da sintagma bat, baizik eta gauza
> konplikatuagoa eta, horregatik, problematikoagoa: izen-sintagma bat
> ("lehenengo presioa") gehi adizlagun bat ("hotzean"). Eta euskarazko
> egitura horrek ez dauka inolako barne-kohesiorik, hizkuntzaren jarioan
> txertatzean unitate bezala funtzionatzea ahalbidetuko dionik. Halatan,
> esate baterako "a la primera presión en frío se le añade..." edo "después
> de la primera presión en frío..." bezalakoetan, argi dago euskaraz ezin
> dela esan "lehenengo presioa hotzean-i" edo "lehenengo presioa hotzean-en
> ondoren".
>
>
>
> Horrela, ba, "lehenengo presioa hotzean" itzulpen hori oso ibilbide
> laburrekoa da.
>
>
>
> Ikuspegi horretatik, hobe, nire ustez, "hotzetako lehenengo presioa".
>
>
>
> Baina problema batetik atera, beste batean sartzeko: "hotzetako" hori,
> izenlaguna izaki, arriskutsua da oso; ez txertagarria ez izateagatik,
> baizik eta guztiz kontrakoagatik: "txertagarriegia" izateagatik, edo,
> hobeto esanda, "itsaskorregia": "gure olioaren hotzetako lehenengo
> presioa", "gure fabrikako hotzetako lehenengo presioa" bezalakoetan,
> "olioaren hotza" eta "fabrikako hotza" ulertzeko arriskua dago.
>
>
>
> Horregatik, nire ustez egokiagoa da "lehenengo hotz-presioa".
>
>
>
> Xabier
>
>
>
> <martin-rezola a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 17
> 12:36):
>
> Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren gune honetan  ‘Lehenengo presioa
> hotzean” proposatzen dute:
>
>
>
>
>
> http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/datos_e.apl?n_tema=0308
>
>
>
> *From:* Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
> *Sent:* asteazkena, 2014.eko abenduak 17 10:51
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Primera presión en frio
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Olioari dagokionez, nola esaten zaio horri euskaraz?
>
>
>
> Eskerrik asko!
>
>
>
> Amaia
>
>
>
> [image: Azalpena: Bidaltzaileak irudia kendu du. EiTB Maratoia]
> <http://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/>
>
> [image: Azalpena: Bidaltzaileak irudia kendu du. EiTB Maratoia]
> <http://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/41b3608b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 973 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/41b3608b/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago