[itzul] homme du monde
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Uzt 3, 12:42:09, CEST 2014
Baina "demi-mondaine" beste zerbait da, Le Robert-en hitzetan: Femme de moeurs légères, qui participe à la vie mondaine. Sinonimoak: Courtisane, demi-castor, biche, eta abar luzea, noski.
Argi de mundua ez dela bergauza gizonentzat eta emakumeentzat; adibiderako, hor duzue heranegungo alardea, Irunen.
Nolanahi ere, "homme du monde" horrekin ez gara munduaz ari, ezbada, norbaiten gizarte mailaz baizik.
Bakartxo
> Message du 03/07/14 10:24
> De : "Jose Agustin Arrieta"
> A : "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] homme du monde
>
>
Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan, eta goraintziak.
>
>
Dionisio Amundarain Sarasola igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 3 10:05):
>
Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
> Marcel ETCHEHANDY
> 23:39 (hace 10 horas)
>
> "Homme du monde" = homme "de bonne société", aberatsa diruz edo jakitatez,
> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei erraten
> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa guzietako
> modak.
>
> Agur bero bat zuri.
>
> -----Mensaje original-----
> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
> Para: itzul a bildua postaria.com
>
Asunto: [itzul] homme du monde
>
>
Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>
> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>
> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>
> Eta aurreraxeago:
>
> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu »
> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier Artola.
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/d8af789d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago