[itzul] Pigmentu baten izena (artea)
imanol salegi
isuuis a bildua yahoo.es
Ost, Ira 17, 15:57:27, CEST 2014
Bigarrenetik joko nuke. Badira
beste hainbat kolore lekuen izenak hartzen dituztenak, hala nola siena.
Testuaren hartzaileak erraz identifikatuko ditu kolorea eta leku-izena.
El Miércoles 17 de septiembre de 2014 15:31, Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com> escribió:
Arratsalde on:
Lagun bat artearen alorreko testu bat itzultzen ari da, eta zalantza hau bidali dit, pigmentu baten izenaren inguruan:
Pigmentu baten izena ez dut inon ere aurkitu euskaraz (artearen
hiztegian ere ez), eta uste dut nik proposatu dudana ez dela
egoki-egokia.
Pigmentuaren izena:
gaztelaniaz: tierra de sombra;
ingelesez: umber;
frantsesez: terre d'ombre;
italieraz: terra di ombra
Wikipediako ingelesezko bertsioaren arabera, izenaren jatorria italieraz omen da,
eta latineko umbra hitzarekin ere harremanetan egon omen daiteke.
Edonola, umbra, ombra, ombre eta sombrak "itzal" esan nahi dute, besteak beste. Nik ordea, "lur ilun" eman nuen ordain gisa (bilaketa horiek
guztiak egin aurretik); ez dut gaizki-gaizki ikusten, baina, beste
hizkuntzei jarraituta, "itzal lurra" beharko luke, agian, baina hitzez hitzezkoegia ikusten dut.
Pigmentuaren beste izen bat da terra d'Umbria (Italiako eskualde baten izena,
pigmentua handik ateratzen zen). Beste aukera bat litzateke izen
horretan oinarrituta ematea ordaina, baina beste hizkuntzetan ez da hala egin: gaztelaniaz ez da erabiltzen, ingelesez ere italierakoaren
itzulpen gisa baino ez, frantsesez ez...
Zer diozue?
Esker mila, aldez aurretik!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140917/cf5be924/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago