[itzul] Pigmentu baten izena (artea)

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 17, 15:59:15, CEST 2014


Alemanez "Umbra" da, gaztelaniaz "umbra" ere erabiltzen da "tierra de
sombra"z gainera, baita portugesez ere, latinetik baitator: "umbra".
Ingelesez, "umbra"tik atera dute "umber"etik edo frantseezko "ombre"tik.
Aukera bat izan liteke euskaraz "unbra" erabiltzea.
Bestela, "Umbriako lurra". Adibidez, "Sienako lurra" izeneko pigmentua
badago, edo "Kasselgo lurra"...

*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2014-09-17 15:31 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:

> Arratsalde on:
>
> Lagun bat artearen alorreko testu bat itzultzen ari da, eta zalantza hau
> bidali dit, pigmentu baten izenaren inguruan:
>
> Pigmentu baten izena ez dut inon ere aurkitu euskaraz (artearen hiztegian
> ere ez), eta uste dut nik proposatu dudana ez dela egoki-egokia.
>
> Pigmentuaren izena:
> gaztelaniaz: tierra de sombra;
> ingelesez: umber;
> frantsesez: terre d'ombre;
> italieraz: terra di ombra
>
> Wikipediako ingelesezko bertsioaren arabera, izenaren jatorria italieraz
> omen da, eta latineko umbra hitzarekin ere harremanetan egon omen daiteke.
> Edonola, umbra, ombra, ombre eta sombrak "itzal" esan nahi dute, besteak
> beste. Nik ordea, "lur ilun" eman nuen ordain gisa (bilaketa horiek guztiak
> egin aurretik); ez dut gaizki-gaizki ikusten, baina, beste hizkuntzei
> jarraituta, "itzal lurra" beharko luke, agian, baina hitzez hitzezkoegia
> ikusten dut.
>
> Pigmentuaren beste izen bat da terra d'Umbria (Italiako eskualde baten
> izena, pigmentua handik ateratzen zen). Beste aukera bat litzateke izen
> horretan oinarrituta ematea ordaina, baina beste hizkuntzetan ez da hala
> egin: gaztelaniaz ez da erabiltzen, ingelesez ere italierakoaren itzulpen
> gisa baino ez, frantsesez ez...
>
> Zer diozue?
> Esker mila, aldez aurretik!
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140917/09708983/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago