[itzul] Retroceder: Re: ala/edo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 25, 08:56:53, CEST 2014
Nik horregatik aldatzen dut “Euskal Herrian Euskaraz” abestiaren zati hura: “…bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz…”; eta honela abesten: “…bada garaia noizbait dezagun guda hori betiko irabaz…”. Galtzea ez da aukera bat, ez da aukera; irabazi edo irabazi, edo ekiten jarraitu. ;-)
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2014.eko irailak 24 18:59
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Retroceder: Re: ala/edo
Horixe ez dakit, baina bai "iraultza(,) edo(, bestela, lortzen ez badugu) hil (gaitezen ahaleginean)".
Hori bai, irudika daiteke egoera bat non batek zinez dioen: "aberria ala hil(: zer hautatzen duzue"...
musdeh<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 24 14:13):
Hortaz, Aberri edo hil...
Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> wrote:
>Oraintxe bururatu zait "edo"ren antzeko adibide bat, Arestirena,
>Oskorrik kantatua (eta nik ere maiz sasoi batean):
>
>Baina sua eta ura ezin nahas daitezke;
>irakin EDO amata, ez dago ezer beste.
>
>Alegia, "irakin, edo, bestela, amata". Eta, berdin, "hil, edo, agian, bizi".
>
>Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>(2014(e)ko irailak 24 09:40):
>
>> Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
>> sendoa duena.
>>
>> Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
>> zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste dut
>> hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
>> bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
>> finkaturik zeukana.
>>
>> Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
>> forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
>> balioa duela hizkera batzuetan.
>>
>> Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.
>>
>>
>> HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il
>> edo bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian, vivre
>> ou mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand
>> risque d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo
>> bizi. [Lengo barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi,
>> errezeta bat egin. Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi,
>> arpegi emateko. Lard 540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro
>> zan Endaiara. Zab Gabon 96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi. Prop
>> 1882, 150. Aurrera, suan jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren
>> gloriagaitik batalletan. AB AmaE 187. Zer salbaikeria itsusiagorik gizona
>> eta zezena, hil edo bizi, han ar araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi
>> [...] eman zion [...] sendagailua. HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten
>> euren kontra ill edo bizi iokatutera. Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian
>> bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa etzan juan / batere igesi. EusJok
>> II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi, aintzina joaitea du beraz, eta
>> [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi larria, hil ala bizi,
>> bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.
>>
>> v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok
>> 424). SMitx Aranz 212.
>>
>> (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
>> gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160
>> (v. tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt
>> 483. Hil edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko
>> estualdi ontan. Ib. 217.
>>
>> Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> irailak 24 01:08):
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140925/80747796/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140925/80747796/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago