[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier xandonegi a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 26, 08:19:46, CEST 2014


Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar edo etzi irakurriko ditut.
Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar ala etzi irakurriko ditut.

Bi esaldi horien artean, alde bakarra ikusten dut, ikustekotan. Lehenengoan, litekeena da zuen mezuak ez irakurtzea; bigarrenean, berriz, nire konpromisoa handiagoa da.

Nire belarriak asmatua al da hori?

EDOren esaldiarekin, ulertu al du inork badela aukeratxo bat nik zuen mezu interesgarri horiek bihar ETA etzi irakurtzeko?
Hala bada, barkatu, ez nuen hori esan nahi. Esan nahi nuen irakurriko ditudala zuen mezuak.... bihar edo.

Xabier Andonegi Santamaria
Gipuzkoako Foru Aldundia
Euskara Zerbitzua



________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: jueves, 25 de septiembre de 2014 8:57
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Retroceder: Re: ala/edo

Nik horregatik aldatzen dut "Euskal Herrian Euskaraz" abestiaren zati hura: "...bada garaia noizbait dezagun guda hori gal edo irabaz..."; eta honela abesten: "...bada garaia noizbait dezagun guda hori betiko irabaz...". Galtzea ez da aukera bat, ez da aukera; irabazi edo irabazi, edo ekiten jarraitu. ;-)
From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 2014.eko irailak 24 18:59
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Retroceder: Re: ala/edo
Horixe ez dakit, baina bai "iraultza(,) edo(, bestela, lortzen ez badugu) hil (gaitezen ahaleginean)".
Hori bai, irudika daiteke egoera bat non batek zinez dioen: "aberria ala hil(: zer hautatzen duzue"...
musdeh<musdeh a bildua terra.com<mailto:musdeh a bildua terra.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 24 14:13):
Hortaz, Aberri edo hil...

Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> wrote:

>Oraintxe bururatu zait "edo"ren antzeko adibide bat, Arestirena,
>Oskorrik kantatua (eta nik ere maiz sasoi batean):
>
>Baina sua eta ura ezin nahas daitezke;
>irakin EDO amata, ez dago ezer beste.
>
>Alegia, "irakin, edo, bestela, amata". Eta, berdin, "hil, edo, agian, bizi".
>
>Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
>(2014(e)ko irailak 24 09:40):
>
>> Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
>> sendoa duena.
>>
>> Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
>> zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste dut
>> hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
>> bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
>> finkaturik zeukana.
>>
>> Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
>> forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
>> balioa duela hizkera batzuetan.
>>
>> Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.
>>
>>
>>  HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il
>> edo bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian, vivre
>> ou mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand
>> risque d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo
>> bizi. [Lengo barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi,
>> errezeta bat egin. Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi,
>> arpegi emateko. Lard 540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro
>> zan Endaiara. Zab Gabon 96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi. Prop
>> 1882, 150. Aurrera, suan jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren
>> gloriagaitik batalletan. AB AmaE 187. Zer salbaikeria itsusiagorik gizona
>> eta zezena, hil edo bizi, han ar araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi
>> [...] eman zion [...] sendagailua. HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten
>> euren kontra ill edo bizi iokatutera. Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian
>> bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa etzan juan / batere igesi. EusJok
>> II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi, aintzina joaitea du beraz, eta
>> [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi larria, hil ala bizi,
>> bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.
>>
>> v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok
>> 424). SMitx Aranz 212.
>>
>>  (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
>> gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160
>> (v. tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt
>> 483. Hil edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko
>> estualdi ontan. Ib. 217.
>>
>> Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com<mailto:musdeh a bildua terra.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> irailak 24 01:08):
>>

[cid:569265105 a bildua 26092014-2E44]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/5c3a80b2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: marca_outlook_seguridad.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/5c3a80b2/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago