[itzul] Dirulaguntzen zuriketa
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Ots 16, 10:58:57, CET 2015
"Ditzazkezu" bezalakoak ere ikusten dira han-hemenka, baina ez dira
horregatik zuzenak.
Begira zer dioen Orotariko Euskal Hiztegiak:
*8.* (V-gip ap. Elexp Berg). Excusar, disculpar, justificar.
"Justificar. [...]
Orrekin bere burua zurittu nai izan dau" Elexp Berg. Zer esango eban
Riktrudisek, bere aitagaitik alango gauzak asmau zituana Portun zala iakin
ebanean? [...] Riktrudisen aurrean zuritu bear eban bere burua Portunek, al
eban giñoan. Ag AL 96 (v. tbn. 111). Itxi egidazu niri neure buruba
zurittuten, besterik ezian. Otx 89. Orduan [lege-irakasle] arek, bere burua
zuritu naiez, galdegin zion Yesusi: Baña nor da nere urko-laguna? (Lc 10,
29). Ir YKBiz 266 (Ol, Ker, IBk zuritu; Dv edertu). Ugazaben errua pixka
bat zuritu nai leuke Aita Santuak. Eguzk GizAuz 157. Bidegabe ori
zuritzeko, auxe esaten izan da: ondasunetzazko lege aldatu ezin baten bidez
domu-biltze guztia aberatsen alde zala. Ib. 27. Baña, egiteko okerretan
norbait atzitua izan ondoren bere burua zuritu nairik ari dana
gorrot-gorrotatzen dut. Zait Sof 174. Ixil zegok, ez dik zuritu bearrik.
"No necesita justificarse". Or Poem 548. Ez nedukan neure burua zuritzerik
ere, egia ongi atzeman ez nulako aitzakian etzindudala serbitzen. Or
Aitork 193.
Zer erantzungo diogu nere yaunari? Zer esango? Nola gure buruak zurituko? Ol
Gen 44, 16 (Ker, BiblE zuritu; Dv zer aitzakia dezakegu zuzenki?).
Eztaukate beren buruak zuritu bearrik, biak etxekoak baitira anai-arrebak
bezelaxe eta euren arteko artu-emanak eztizute peko txarrik. Etxde JJ 136
(v. tbn. 165). Bere burua zuritzearren Mattinena loitu baitzun. Ib. 163. Baiña
ori ala bada [...] kondairaren antolatzailleak bearko du bere burua
zuritu. Vill
Jaink 175 (v. tbn. 182). Jainkoa badela probatzen asi gera gu eta ez
Jainkoa zuritzen. Ib. 176. Lapurreta estaltzeko, "conquista" izen ospetsua
jarri zaio. Saldukeria parkatua izan oi da "Tratado" izenaz zuritua baldin
badator. Ib. 177. Sokratek ez ote zuen bere burua zuritu nai, berez
zekarren ioera onarturik eta Anaxagoraren iarduna bazterreraziz? Zait Plat 88.
Alako bearreko dan gauza egiteko orrenbeste korapillo? Eta gaiñera diru ori
guzia agiriok iristeko? Zer, ba, diruak zuritzen al ditu ezkontzak, ala?
NEtx LBB 61. Nork bere burua zuritu behar izaten du aurrenik, barka-eske. MIH
184. Cesar handiaren heriotza zuritzeko ezin eramana eta bekaitza baino
estalki apainagorik behar. Ib. 314. Nork bere filiak eta fobiak izan ohi
ditu, esplika daitezkeenak batzutan, baina nekez zurituko ditugunak
besteren begi aurrean. MEIG V 102. Gaztetango oroitzapenak zuritu beharrean
ari zen Unamunok besterik esan arren [...]. MEIG III 82. Gramatikak baditu
gure artean adiskide minak eta etsai amorratuak. Adiskideak adiskideegi
ditu, nere ustez, baina ez da hori aski etsaiak zeharo zuritzeko. Ib.
61. Ametzagak
ez du inoren aurpegirik bezten ez zuritzen. Ikusten duena kontatzen du. Ib.
126. Besteren lehiari gehiago zor diogu, beraz, geure zabarkeriari baino.
Bi euskaldun handik, ordea [...] zuritu gaituzte pixka bat euskaldunok
arazo honetan. MEIG VII 62. Bazekien, ordea, [...] bere buruaren aurrean
zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean
zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. MEIG V 105. Ez,
zineman amesten dugun amets izkutua gaizkile ausart eta lotsagabearena da.
Erreka jo-erazi diogu berriz ere gaizkileari, bere buruak zuritzeko edo. MEIG
I 151.
Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 16 10:34):
> Barkatu, nahi baino lehenago sakatu dut "Bidali" botoia: "diru-laguntzak
> zuritzea" erabiltzen dugu, "justificación de las subvenciones" adierazteko,
> eta esango nuke administrazio publikoan, oro har, erabat errotuta dagoen
> esamoldea dela.
>
> Ondo izan,
>
> Patricia
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko otsailak 16 10:30):
>
> Gurean ere "diru-laguntzak zuritzea" erabiltzen dugu.
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Patricia
>>
>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko otsailak 16 10:21):
>>
>> Nik esango nuke "zuritu", irudizko zentzuan, txarra den edo gaizki dagoen
>>> zerbait onargarri egitea dela.
>>> Beraz, eta ez bada adierazi nahi, behintzat, gaizki emandako
>>> dirulaguntzak direla, "dirulaguntzen zuriketa" hori zaila iruditzen zait...
>>> zuritzen.
>>>
>>> Xabier
>>>
>>> EGIA GOIENETXEA, Gotzon<gegia a bildua gipuzkoa.eus> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2015(e)ko otsailak 14 18:17):
>>>
>>> Gaztelaniaz "justificación de (las) subvenciones".
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>> Gotzon Egia
>>>> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>>>> 43° 19' 15'' N 1° 58' 57.5'' W
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> -------- Jatorrizko mezua --------
>>>> Igorlea: edurne.alegria a bildua luxinet.fr
>>>> Data: 2015/02/14 18:12 (GMT+01:00)
>>>> Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>> Gaia: [itzul] Dirulaguntzen zuriketa
>>>>
>>>>
>>>> Nola esango zenukete "dirulaguntzen zuriketa" frantsesez edo
>>>> gazteleraz.
>>>> Mila esker
>>>> Edurne
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> ------------------------------
>>>> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
>>>> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
>>>> gomendatzen dizut. 2015 martxoaren 31a arte bi domeinuak indarrean
>>>> mantenduko dira.
>>>>
>>>> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
>>>> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
>>>> sus contactos. Los dos dominios convivirán hasta el 31 de marzo de 2015.
>>>>
>>>> Gipuzkoan
>>>>
>>>> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150216/ed082447/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago