[itzul] kirol albisteak eta genitiboa

Joxe Mari Berasategi jxmbezu a bildua gmail.com
Or, Aza 20, 21:53:22, CET 2015


Aupa, itzulkideok

aspalditxoan bakea eman dizuet harrikada honekin, baina...

1)

Oiartzun*go* entrenatzailea (nesken talde nagusiarena)

nor ote da?

Jon Alkorta

Ba ote?

Bai, bai, Jon Alkorta da,

baina ez da Oiartzun*goa*

Errenteria*koa* baizik.

Beraz, hobeto

Oiartzunen entrenatzailea, ezta?

Ondo ote legoke

Oiartzungo entrenatzaile errenteriarra?

Ez ote legoke hobeto

Oiartzunen entrenatzaile errenteriarra?

2)

xx. minutuan iritsi zen

Brasil*go* gola

Non jokatu zen partida?

Brasilen ala handik kanpo?

Nork sartu zituen Brasilgo golak?

Brasilek?

Venezuelak?

Brasilek bereak (Brasilen golak)

Venezuelak berea (Venezuelaren gola)

Guztiak ere Brasilgo golak, ez ordea Brasilenak.

Gustura irakurriko ditut iritziak, inork esatekorik /gogorik badu.

Joxe Mari Berasategi
Gasteiz


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20151120/c0d6f5e9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago