[itzul] grassroots / de base

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Api 21, 11:07:55, CEST 2023


Kaixo, egun on.

"Deporte de base" begiratuta, EUSKALTERMek "oinarriko kirol" ekartzen du,
4. ponderazio-markarekin.

Arau orokor gisa, ni pertsonalki ez naiz euskaraz izenlagunak
lexikalizatzearen batere lagun, testuan txertatzean problema asko sortzen
dituztelako ("gure gizartearen oinarriko mugimenduak" sintagman, adibidez,
[gure gizartearen oinarri]ko mugimenduak ulertzen da, nire ustez).

Bestetik, "oinarriko" hurbilegi ikusten dut "oinarrizko"tik, eta alde
horretatik nahasgarria, "grass roots" horrekin adierazi nahi dena zuk
azaldutako esanahi espezifikoa denez gero.Inportantea iruditzen zait
"oinarrizko" eta "grass roots" bereiztea.

Agian, eredutzat ingelesezkoa har genezake, gaztelaniazkoa hartu ordez:
erro-mugimenduak, erro-demokrazia...

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2023 api. 21(a), or. (10:21)):

> Egun on:
>
> Funtsean eta gaingiroki azalduta, maila sozial baxuenetan oinarrituriko
> elkarte edo mugimenduak dira *grassroots *delakoak. Herri-mailakoak, eta
> ez botere-hierarkien araberakoak. Adibidez: *grassroots movements*, *grassroots
> organizations*, *grassroots democracy*...
>
> Gaztelaniaz, *de base *erabiltzen da halakoetan: *movimientos de base*,*
> organizaciones de base*, *democracia de base*...
>
> Nola emango zenukete euskaraz? *Oinarriko kristau* uste dut ohikoa dela
> eta ildo beretik doala. Beraz, *oinarriko mugimenduak*, *oinarriko
> erakundeak*, *oinarriko demokrazia*?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
>
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> Virus-free.www.avast.com
> <https://www.avast.com/sig-email?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
> <#m_8223311268471305572_DAB4FAD8-2DD7-40BB-A1B8-4E2AA1F9FDF2>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20230421/dccdc370/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago