[itzul] cfr
Alberto Martinez de la Quadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Or, Abe 3, 12:02:58, CET 2004
confer (cf., cfr.) (latina). Erkatzea da. Beste testu batera jotzeko
erabiltzen da.
vide (vid.) (latina). Begiratzea da. Testu bereko beste orri edo beste
atal batera jotzeko erabiltzen da. Argumentu bat behin baino gehiagotan
ez errepikatzeko jartzen da.
Lehenengoa testu osora jotzeko ere erabil daiteke, eta bigarrena,
berriz, aipatu den testuko orri batzuetara jotzeko.
Lehenengoa bere horretan erabil daiteke (cfr). Bigarrena gehienbat
euskaraz erabiltzen da (ikus).
Alberto Martínez de la Cuadra
>>>>Galdera izan da:
>> Egunon lagunok!
>> Gaurko nire zalantza, cfr euskaraz jartzerakoan zein ote den biderik
egokiena jakitea da. Laburtzapenen hiztegian honela dator: cfr=confer;
euskaraz=erkatu.
>> Honelako kasuetan ikus era biltzea desegokia ote da?
Laxaro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20041203/20394878/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago