[itzul] Losintxa

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Abe 11, 13:01:59, CET 2014


Egun on:

Hiztegietan begiratuta, lausenguaren zentzuan ageri da *losintxa *hitza,
eta badu halako kutsu txar bat ("askotan, engainuzkoa" dio *Euskaltzaindiaren
hiztegia*k), baina nire aitak beste adiera batean erabiltzen du: mimoak
egin, laztandu, maite-maite egin. Adibidez: *txakurrei losintxe in *'txakurrari
losintxa egin, laztanak egin, maite-maite egin'. Ez du kutsu txarrik,
inolaz ere, baizik eta kontrakoa, maitasuna eta kariñoa adierazten baitu.

Erabiltzen duzue *losintxa *adiera horretan?

Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141211/8e1157a2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago